109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R G A

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2003ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak onetsi zituen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lergan, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkatea, Sagrario Zabalza Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0307123