109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

707/2003 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Alejandro Torres Gutiérrez doktore jauna, lehiaketaren ondorioz, "Estatuko Eliza Zuzenbidea" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

2001eko abenduaren 11ko Ebazpenak unibertsitateko irakasleen kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako dei egin zuen. Ebazpen hori abenduaren 20ko "EAO"n argitaratu zen. Ikusirik, epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Alejandro Torres Gutiérrez doktore jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea, Zuzenbide Publikoaren Sailari atxikitako "Estatuko Eliza Zuzenbidea" jakintza arloan. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan eta bere kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-helegitea paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "EAO"n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita bostean._Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0306919