109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1187/2003 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hezitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 3ko 887/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hezitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 12an.

Deialdiko oposizioaldiko ariketa egin da. Proba gainditu dutenen zerrendan, epaimahaiak igorri baitu, ez da izangai bat ere ageri. Hortaz, bidezko da hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Eman gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hezitzaile lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Maiatzaren 3ko 887/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2002ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, ekainaren 12an.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0306933