109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

UE 22 unitatea birzatitzeko proiektua eta haren xehetasun azterlanaren 2. aldaketa hasiera batean onetsirik

Altsasuko Udalak, Alkatetzaren 2003ko 68. ebazpen uztailaren 4koaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea UE 22 unitatea (Suhiltzaileak, lehengo UE 33) birzatitzeko proiektua eta haren xehetasun azterlanaren 2. aldaketa, Mugerza jaun arkitektoak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, bi mila eta hiruko uztailaren zazpian. Alkatea, Asun Fernández de Garaialde y Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: A0307105