109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D A Z U B I

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Urdazubiko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betikoz onestea xehetasun azterlan bat, Urdazubiko hiriguneko A4 unitateari dagokiona, Construcciones Bengochea, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Urdazubin, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian. Alkate udalburua, Andrés Francisco Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: A0307097