109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1186/2003 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 22ko 792/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean.

Deialdiko oposizioaldiko ariketa egin da. Proba gainditu dutenen zerrendan, epaimahaiak igorri baitu, ez da izangai bat ere ageri. Hortaz, bidezko da erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Eman gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Apirilaren 22ko 792/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, ekainaren 10ean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0306932