109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

UV-19 unitatearen mugapenaren aldaketa

Cadreitako Udalak, 2003ko apirilaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Cadreitako Hiri Antolamendurako Udal Planeko UV-19 unitatearen mugapenaren aldaketa, M.ª Carmen Preciado Pratek sustatua, Tomás Muñóz Elcuaz arkitektoak prestatutako dokumentazio teknikoari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 143. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia ekainaren 16ko 75/2003Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz.

Espedientea honela dagoenez eta aldi baliodunean aurkeztutako alegazioei erreparaturik, Udalak erabaki du, 2003ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, indarrik gabe uztea proposatutako aldaketa UV-19 unitatearen mugapenean.

Cadreitan, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: A0307098