109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Alkatetzaren eskumenen delegazio orokorrak, bereziak eta sinatzekoak

Iruñeko Udaleko alkatetza honek, Alkatetzaren eskumenen delegazio orokorrei, bereziei eta sinatzekoei buruzko 2003ko ekainaren 17ko eta uztailaren 3ko xedapenetan, hauxe xedatu zuen:

"Lehenbizi: Alkatetza honen eskurantzak zinegotzi delegatuei emateko delegazio orokorren edukia ezartzea; hona:

1._Esleitzen zaizkien administrazio alorretan, zerbitzuak kudeatu, zuzendu, ikuskatu eta bultzatzea eta ebazpenak ematea; horren guztiaren berri eman behar diote Alkatetzari, eta kudeaketa harekin koordinatu.

2._Beren eskumeneko helburuak planifikatu eta programatzea.

3._Nork bere eskumeneko alorraren antolaketa ezarri eta zuzentzea.

4._Nork bere alorrean, gobernu organoen zuzentarau eta erabakiak betearaztea.

5._Beren esku jartzen diren gaiei buruzko ebazpenak eta erabakiak proposatzea Alkatetzari eta Udalaren osoko bilkurari.

6._Era guztietako kontratuak egitea, urte anitzekoak barne direla, baldin eta haien zenbatekoa 30.050,61 eurotik gorakoa ez bada, eta kontratazio espedienteak azkeneraino bideratzea.

7._Dirulaguntzak edo transferentziak ematea, haien zenbatekoa 30.050,61 eurotik gorakoa ez denean, edozein dela ere haiek gauzatzeko modua.

8._Gastuak egiteko baimenak eta aginduak ematea, horretarako delegazioa badute, aurreko bi ataletan adierazitakoarekin bat.

9._Ordaindu beharrak aitortu eta likidatzea, zenbatekoa 30.050,61 eurotik gorakoa ez denean.

10._Zehapenak ezartzea agintarien aginduak ez betetzeagatik edo lege eta erregelamenduetako arauak hausteagatik, beraien esku jartzen diren gaietan, eta beste organo batzuen eskurantzak ezertan galarazi gabe.

Kontuan hartuz espediente batzuen tramiteak Alor batean baino gehiagotan duela eragina, zinegotzi delegatuek zehatzeko eta ebazpenak emateko boterea izanen dute haien delegazioko Alorrak gai horretan zerikusia badu, nahiz eta beren eskumen nagusia ez izan.

11._Beren egintza administratiboen aurka jartzen diren berraztertze errekurtsoak ebaztea.

12._Kontratazio mahaietan buru izatea, Udalaren osoko bilkurak, alkateak edo delegatuak berak esleitu beharreko kontratazio prozeduretan. Kasuan kasuko alorreko legelariak eginen ditu idazkari lanak kontratazio mahai horietan.

Bigarren: Udalbatzako kide hauek zinegotzi delegatu izendatzea, Alkatetza honen eskurantzen delegazio orokorra emanez, ondotik adierazten diren kudeaketa alorretan:

1._Ekonomiako, Lehendakaritzako eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua, Ekonomia eta Funtzio Publiko alorretako gaietan: José Iribas Sánchez De Boado jauna.

2._Hirigintzako eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua, Hirigintza eta Etxebizitza alorreko gaietan: Juan Luis Sánchez De Muniáin Lacasia jauna.

3._Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatua, Hiritarren Babeserako alorreko gaietan: Eradio Ezpeleta Iturralde jauna.

4._Proiektu Estrategiko eta Obretarako zinegotzi delegatua, Obra eta Azpiegituren alorreko gaietan: José Javier López Rodríguez jauna.

5._Hiria Zaintzeko eta Ingurugiro eta Osasuneko zinegotzi delegatua, Ingurumen eta Osasun alorreko gaietan: Ignacio Polo Guilabert jauna.

6._Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol alorreko, Gizarte Zerbitzuen alorreko eta Emakumeen alorreko gaietan: Concepción Mateo Pérez andrea.

7._Kulturako zinegotzi delegatua, Kultura alorreko gaietan: José Ignacio Pérez Cabañas jauna.

Hirugarren: Udaltzaingoko burutza Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuaren esku uztea, udaltzainburuak berez duen eta zehar bidez izan dezakeen zehapen ahalmena barne dela.

Laugarren: Sinatzeko delegazioa:

1._Lehendakaritzako zinegotzi delegatuaren esku uztea lan-kontratudunen eta bitarteko langileen kontratuak sinatzeko ahalmena.

2._Alorretako zinegotzi delegatuen esku uztea Udalaren osoko bilkurak edo alkateak esleitu behar dituzten kontratuak sinatzeko ahalmena.

3._Delegazioa erabiliz sinatzen dituzten kontratuetan agerrarazi egin behar da inguruabar hori.

Bosgarren: Ondotik aipatzen diren Udalbatzako kideak zinegotzi berezi izendatzea eginkizun zehatzak bete ditzaten, baina hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak egiteko ahalmenik eman gabe:

_Funtzio Publikoko zinegotzi berezia, Ekonomiako, Lehendakaritzako eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuaren agindupean: María Teresa Mur Dallo andrea.

_Hiria Zaintzeko zinegotzi berezia, Hiria Zaintzeko eta Ingurumen eta Osasuneko zinegotzi delegatuaren agindupean: María Teresa Moreno Purroy andrea.

_Hezkuntzako zinegotzi berezia, Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuaren agindupean: Nieves Ciprés Aznar andrea.

_Gazteriaren zinegotzi berezia, Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuaren agindupean: Cristina Sanz Barrios andrea.

_Kiroletako zinegotzi berezia, Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuaren agindupean: José Ramón Urdiáin Martínez jauna.

Seigarren._Honen berri ematea osoko bilkuran, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0307083