109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

4225/2003 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileen lan eta administrazio kontratuak izenpetzeko eskurantza Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzaren esku uzten duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onartzen dituen irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, zuzendari kudeatzaileak zilegi du bere eskurantzak erakunde autonomo horretako zuzendariordeei eskuordetzea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileen lan eta administrazio kontratuak izenpetzeko behar den eragingarritasuna eta lastertasuna lortzearren, bidezkotzat jo da eskurantza hori, zuzendari kudeatzaileari dagokiona, Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzaren esku uztea.

Horrenbestez, eta irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileen lan eta administrazio kontratuak izenpetzeko eskurantza Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzaren esku uztea.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak edozein unetan eskuratzen ahalko du edozein espediente, haren gaineko ebazpena emateko.

3. Foru agindu honen bidez esleitzen diren eskurantzen ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ondorio guztietarako, ulertuko da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak eman dituela ebazpen horiek.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzara igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizalean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian._Zuzendari kudeatzailea, José Carlos Esparza Saez.

Iragarkiaren kodea: CC231301