109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsirik. IV. kapituluko 73. artikulua: estetikari buruzko konposizio baldintzak

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko uztailaren 1eko bilkuran eta bertaratu guztiak ados jarrita, behin betikoz onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko ordenantzetako IV. kapituluko 73. artikuluaren aldaketa, hots, estetikari buruzko konposizio baldintzen aldaketa, Noain-Elortzibarko Udalak berak sustatua. Nafarroako Gobernura igorriko da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da testu osoa. Hona hemen:

ORDENANTZETAKO ALDAKETA

IV. KAPITULUA

Estetikari buruzko konposizio baldintzak

I. ATALA

Orokorrak

73. art. Irizpide orokorrak.

Udal planak tratamendu zehatzak ezarri nahi ditu udal mugapean egitekoak diren eraikin ezberdinetarako.

Lau kategoria nagusi ezarri dira, kapitulu honetan zehaztuko baitira. Hirigintzari buruzko araudiaren fitxa partikularretan osatuko dira, bai eta interes artistikoa duten eraikinen katalogoan ere.

Hona hemen aipatu kategoriak:

a) Babes osoko eraikinak.

b) Ingurumena babesteko eraikinak.

c) Hirigune zaharretako eraikinak.

d) Etxebizitzetarako hiri-lurzoruko eraikinak.

e) Industria-lurzoruko eraikinak.

f) Lurzoru urbanizaezineko eraikinak.

Irizpide orokorra da eraikinek bat egin beharko dutela, funtsean, inguruko estetikarekin, eremuan eremuko estetikaren balioa erabakiorra baita. Horretarako, kapitulu honetan aurreikusitakoari jarraikiko zaio.

Horretarako, eraikin, hesi, itxitura eta gainerako elementuen kokalekuari, bolumenari eta altuerari begiratuko zaie, kontuan hartuz mugatu edo hutsaltzen ote dituzten balio formal aipagarria duten alderdi irekien eitea edo hirigunearen ikuspegiak. Udalak lizentziak ukatu ahalko ditu proiektu batek ez baditu kontuan hartzen eraikina eginen den inguruko ezaugarri historikoak eta hirigunearen nahiz paisaiaren eitea.

Irizpide orokorra da eraikinek ezberdinak izan beharko dutela eta ez direla eraikin berdinak onartuko. Eraikinak multzokatuko dira halako moldez non inguruko eraikinen multzoarekin bat eginen duten.

73.bis art. Eraikin berdinak errepikatzea.

Ondokoa da eraikinaren definizioa:

_Lurzatiaren barneko bolumen isolatu oro, eraikin nagusia edo osagarria izan.

_Bolumen adosatuen elkarte oro, lurzati bateko edo gehiagoko eraikin nagusia bere baitan duena, betiere lurzatiek sarbide komun, bakar eta banaezina badute.

Aurrekoari jarraikiz, 2 eraikineko edo gehiagoko edozein etxe multzo egiten denean, eremu publiko bereko fatxadak, elkarren ondokoak nahiz parez parekoak, ez dira elkarren berdinak izanen, uniformizazioa saihestu aldera.

Fatxada ezberdinak direla ulertuko da ondoko alderdietako bat, gutxienez ere, diferente dutenean:

_Fatxadaren itxura orokorra, bolumenaren edo tipologiaren eitea diferentea delako.

_Fatxadak tipologia bereko eitekoak direnean, ondokoak izan beharko dituzte ezberdin:

Fatxadaren tamaina, aldeak metro batetik goitikoak izanen direlarik.

Fatxada-baoen antolamendua ez da izanen fatxada nagusikoa bezalakoa.

Elementu berriak dituztenean, hala nola balkoia, begiratokia, ataripea, egutera, galeria, e.a.

Eraikitzeko sisteman eta materialetan aldaketa nabarmenak ageri direnean.

Konposizio berbera oinarri duten eraikinen antolamendua ez da ezberdintzat hartuko, bolumenen edo elementuen ordena ezker-eskuin edo goitik behera alderantzikatua izanagatik ere.

Honako artikulu hau ez da Noaingo 2, 3 eta 4. eremuetan aplikatuko, hiri moldeko eremu horietako eraikinen tipologia dela eta, egoki izan daitekeelako eraikin berdinak errepikatzea han.

5. Ondorioa.

Artikulu berriak udal mugape osoan aplikatuko dira; beraz, Noain-Elortzibarko Udal Planean dagozkienen ordezko izanen dira.

Noainen, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0306842