109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Miguel Litago Peral. Jarduera: jendea garraiatzeko ibilgailuen biltegia (autobusak). Paratzea. Tokia: Cortes, Los Pilones errepidea, z.g. (UC-16).

Cortesen, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: A0307310