109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA: Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Enplegurako laguntzen deuseztapenaren jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 26.301 espedientearen 2003ko martxoaren 11ko deuseztapenarena.

Aditzera ematen du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 26.301 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, María Rosario Elizalde Grijalbo andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2003ko martxoaren 11n ebazpen hau eman zen:

"659 EBAZPENA, 2003ko martxoaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Rosario Elizalde Grijalbo andreari autoenplegurako emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzen duena.

Gertakariak

1998ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, María Rosario Elizalde Grijalbo andreari 2.404,05 euroko dirulaguntza eman zitzaion, enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, langile autonomo gisa aritu ahal izateko.

Espedienteko agirien arabera frogatu da interesatua Langile Autonomoen Araubide Berezian (edo dagokion Lanbide Elkargoan) egon dela 1998ko uztailaren 1etik 1999ko irailaren 30era bitarte eta 2001eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte.

Interesatuari idazki bat igorri zitzaion, agiri bidez froga zezan Lizentzia Fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Lanbide Elkargoari) zegokiona ordainduak zituela.

Idazki horri ez zaio erantzunik eman ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak

Espedienteko gaia aztertu eta ebazteko eskumena Zuzendaritza-Kudeatzailetza honi dagokio, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Uztailaren 20ko 259/92 Foru Dekretuaren 24. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, dirulaguntza jasotzen duen langile autonomoak urtero aurkeztu beharko ditu, 37 hilabeteko epean, Lizentzia Fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Elkargo Ofizialari) dagokiona ordaindu dituela frogatzeko agiriak; hala egiten ez badu, arau horretan eta 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Ogasunari itzuli beharko dio jasotako laguntza.

Azaldu diren gertakari eta datuak kontuan harturik, eta aipaturiko foru araudian ezarritakoari jarraikiz, bidezko da emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea, adierazitako arrazoiak direla eta.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

1. María Rosario Elizalde Grijalbo andreari (Iruña, NAN 15.813.424-G) 1998ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea, hots, 1.039,59 euro.

2. Interesatuak Nafarroako Ogasunari 1.039,59 euro itzuli beharko dizkio, 2002tik 2003ra luzatutako aurrekontuko 881001-84100-3890-000000 kontusailean kopuru hori sartuz, deuseztapena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Kontu-hartzailetza Delegatuari eta interesatuari, eta, horrekin batera, adierazi gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz."

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Iruñeko Elkano Kontzejuaren kaleko 15eko 3. C solairuan izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Enplegurako laguntzen deuseztapenaren jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 26.469 espedientearen 2003ko martxoaren 11ko deuseztapenarena.

Aditzera ematen du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 26.469 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Alfonso Pardo Cuñarro jaunak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2003ko martxoaren 11n ebazpen hau eman zen:

"661 EBAZPENA, 2003ko martxoaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Alfonso Pardo Cuñarro jaunari autoenplegurako emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzen duena.

Gertakariak

1999ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez, Alfonso Pardo Cuñarro jaunari 2.404,05 euroko dirulaguntza eman zitzaion, enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, langile autonomo gisa aritu ahal izateko.

Espedienteko agirien arabera frogatu da interesatua Langile Autonomoen Araubide Berezian (edo dagokion Lanbide Elkargoan) egon dela 1999ko martxoaren 1etik 1999ko uztailaren 31ra bitarte.

Interesatuari idazki bat igorri zitzaion, agiri bidez froga zezan Lizentzia Fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Lanbide Elkargoari) zegokiona ordainduak zituela.

Idazki horri ez zaio erantzunik eman ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak

Espedienteko gaia aztertu eta ebazteko eskumena Zuzendaritza-Kudeatzailetza honi dagokio, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Uztailaren 20ko 259/92 Foru Dekretuaren 24. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, dirulaguntza jasotzen duen langile autonomoak urtero aurkeztu beharko ditu, 37 hilabeteko epean, Lizentzia Fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Elkargo Ofizialari) dagokiona ordaindu dituela frogatzeko agiriak; hala egiten ez badu, arau horretan eta 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Ogasunari itzuli beharko dio jasotako laguntza.

Azaldu diren gertakari eta datuak kontuan harturik, eta aipaturiko foru araudian ezarritakoari jarraikiz, bidezko da emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea, adierazitako arrazoiak direla eta.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

1. Alfonso Pardo Cuñarro jaunari (Agolada, NAN 32.410.058-E) 1999ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzea, hots, 2.079,18 euro.

2. Interesatuak Nafarroako Ogasunari 2.079,18 euro itzuli beharko dizkio, 2002tik 2003ra luzatutako aurrekontuko 881001-84100-3890-000000 kontusailean kopuru hori sartuz, deuseztapena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Kontu-hartzailetza Delegatuari eta interesatuari, eta, horrekin batera, adierazi gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz."

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Agoladako Udalerrian izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Enplegurako laguntzen ukapenaren jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 1.305/2002 espedientearen 2003ko otsailaren 24ko ukapenarena.

Aditzera ematen du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 1.305/2002 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Ainhoa Altadill Izura andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2003ko otsailaren 24an ebazpen hau eman zen:

"270 EBAZPENA, 2003ko otsailaren 24koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, seme-alaba bat jaio edo adoptatu eta horren ondorioz lanaldia murrizteagatik eskatu duen dirulaguntza ukatzen diona Ainhoa Altadill Izura andreari.

Gertakariak

1._Aipatu andreak eskaera aurkeztu du uztailaren 5eko 82/2001 Foru Aginduan aurreikusitako onurak lortu ahal izateko. Agindu horrek emakumeak lan munduan sartzeko eta laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko laguntzak arautzen ditu.

2._Espedienteko agirien arabera, aipatu eskatzaileak 2002ko abuztuaren 10ean hasi zuen lanaldi murriztua, eta eskaera 2002ko urriaren 25ean aurkeztu. Bi daten artean hilabete baino gehiago dago.

3._Gainera, eskatzailearen lanaldi murrizketa %25ekoa da, arauak ezartzen duen %50a izan beharrean.

4._Bestalde, aipatu langileari idazki bat igorri zitzaion, alegazioak eta frogak aurkez zitzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

5._Idazki horri ez zaio erantzunik eman ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak

1._Espedienteko gaia aztertu eta ebazteko eskumena Zuzendaritza-Kudeatzailetza honi dagokio, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2._Uztailaren 5eko 82/2001 Foru Aginduko 5.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, dirulaguntza eskaera hilabeteko epean aurkeztu beharko da, lanaldi murriztua hasten den egunetik aurrera.

3._Uztailaren 5eko 82/2001 Foru Aginduko 2.A artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak jaso ditzakete, bakarrik, Langileen Estatutuaren 37.5 artikuluaren lehenengo lerroaldean adierazten den eskubideaz baliatuta, lanaldia erdira murrizten duten langileek, seme-alaba bat jaio edo adoptatzearen ondoriozko legezko zaintza dela eta, amatasun atsedenaldia amaitutakoan.

4._Azaldu diren gertakari eta datuekin bat, eta aipatu araudian ezarritakoa kontuan harturik, bidezkoa da eskatu den laguntza ukatzea, dirulaguntzei dagokienez epez kanpo aurkezu delako; eta laguntza eskaera epe barnean aurkeztu izan balitz ere bidezkoa izanen zatekeen ukatzea, dirulaguntza lortzeko legezko kasu bakar batean ere ez sartzeagatik.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

Ainhoa Altadill Izura andreak (Iruña, IFZ/NAN 33.415.636-V) seme-alaba bat jaio edo adoptatu eta lanaldia murrizteagatik eskatu duen laguntza ukatzea, aurreko zehaztapen guztiak direla eta.

Jakinaraz bekio ebazpen hau interesatuari, eta, horrekin batera, adierazi gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz."

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Iruñeko Aita Adoain kaleko 98ko behean, ezkerraldean izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari ukapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Enplegurako laguntzen alegazio ofizioaren jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 61/2000 espedienteko 2003ko maiatzaren 23ko alegazio ofizioarena.

Aditzera ematen du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 61/2000 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Centro Agrario Navarro para Discapacitados, S.L.k aurkeztua. Espediente horri loturik, 2003ko maiatzaren 23an ofizio hau eman zen:

"Centro Agrario Navarro para Discapacitados, S.L. enpresa "Enplegurako Zentro Berezi" gisa kalifikatu duen 61/2000 espedienteari dagokionez, aditzera ematen dugu espediente horretako informazioaren arabera honako hau ondorioztatzen dela:

1. 2003ko apirilaren 22az geroztik ez dagoela langile minusbaliatuen plantillarik, egun hartan eman baitzuen baja azken langileak.

2. Aurrekoaren ondorioz, enpresan ez dagoela egiazko jarduerarik.

3. "Enplegurako Zentro Bereziak" ez duela bideragarri izateko eta irauteko aukerarik, xede horiek bete ahal izateko.

Horrenbestez, eta aipatutakoa kontuan harturik, entitate horren deskalifikazio deklarazioa egin eta "Enplegurako Zentro Berezi" gisa duen inskripzioa indarrik gabe uzteko, bidezkoa da jakinaren gainean jartzea; eta, hori, egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan, jakinarazpen honen biharamunetik hasi eta 10 egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe hori bukatutakoan, bidezkoa den ebazpena emanen du erakunde honek."

Eta aipaturiko interesatua, azken helbide ezaguna Fontellasen, La Explanación kalean izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari alegazio ofizio horren berri ematen zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan._Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Máximo Esteban Bueno.

Enplegurako laguntzen alegazio ofizioaren jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 10/2001 espedienteko 2003ko martxoaren 4ko alegazio ofizioarena.

Aditzera ematen du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 10/2001 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Félix Angel Catalán Gómez jaunak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2003ko martxoaren 4an ofizio hau eman zen:

"Autonomo gisa hasteagatik emandako laguntzari dagokionez, 1998ko urriaren 16ko Ministerio Aginduan aurreikusitakoaren arabera, eta 12. artikuluan ezarritakoarekin bat:

"Hartutako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da eta dagokion berandutza korritua dirulaguntza ordaindu zenetik aurrera ordaindu, honako kasu hauetan: 1. Laguntzak onartutako inbertsio planerako erabiltzen ez badituzte onuradunek. 2. Lanpostuak sortzeko hitzeman arren horiek ez sortzea edo ez mantentzea. 3. Datuak, gertakariak edo agiriak faltsutzea. 4. Laguntza emateko ebazpenean onuradunari ezarritako baldintzak ez betetzea".

Bai eta laguntza emateko ebazpenean ere:

"Zuzendaritza Kudeatzailetza honek ahalmena du emandako dirulaguntza ebatzi eta dirua itzultzeko eskatu ahal izateko, baldin eta Araubide horretan baja ematen badu jarduera hasi eta hiru urte igaro baino lehen".

Espedienteko agiriak ikusirik, aditzera ematen da laguntzaren zati bat deuseztatu eginen dela, non ez duen agiri bidez frogatzen jarduera bere nahiaz kanpoko beharrek bultzatuta utzi behar izan duela. Honetan oinarriturik:

_Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egon dela 2001eko maiatzaren 1etik 2002ko irailaren 30era bitarte, hots, baja eman zuen eguna, lan bizitzaren txostenean ageri denaren arabera.

Horrenbestez, hori guztia kontuan harturik, bidezkoa da jakinaren gainean jartzea; eta, hori, egokiak iruditzen zaizkion agiri eta frogak alegatu eta aurkez ditzan, jakinarazpen honen biharamunetik hasi eta 10 egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Burlatan, Konstituzio plazan, 9-1.a, A atean izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari alegazio ofizioa jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren lauan._Enplegua Sustatzeko Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: C3240263