109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Atarrabiako Alkatetzaren ebazpena, abuztuaren 26koa, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena Atarrabiako udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian

1. Atarrabiako Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian, 2003ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 18an argitaratutako hartan, hain zuzen ere 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, eta izangaien behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak egiteko epea iragan denez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da, 2003ko abuztuaren 26ko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez. Hona hemen:

Onartuak:

ARREGUI RAMOS, PABLO

ARREGUI RAMOS, ALFREDO

ARREGUI RAMOS, GORKA

ASTIZ AZAGRA, MIKEL

CILVETI LOPERENA, DAVID

COTELO GOMEZ, ROBERTO

IBIRICU CASANOVA, ANGEL

JIMENEZ JUANTO, GORKA

MARTINEZ DE MORENTIN ALONSO, RUBEN

OROZ CIA, PABLO

PALOMINO HERNANDEZ, REBECA

PEREZ LAMBARRI, HAYMAR

RECALDE ARRECHEA, LUIS FERNANDO

RIOS BERRIO, JULIO

RODRIGUEZ CHAVARRI, DAVID

ROMERO BALLESTERO, ANGEL DIEGO

SEVILLA ZABALZA, SILVIA

VILLANUEVA SANZ, NORA

ZARRALUQUI ESCRIBANO, JOSE JAVIER

Baztertuak: inor ez.

2. Adieraztea 2003ko irailaren 3an, goizeko 8,30etan, eginen dela deialdiko lehenbiziko proba. Horretarako, izangaiek Guelbenzu Josteta Zentrora agertu beharko dute aipatu orduan, Iruñeko Guelbenzu kalean baitago. Bertan, izangaiei garaiera neurriak hartu ondotik deialdiaren 1. eranskineko ariketa fisikoak hasiko dira. Izangaiek N.A.N.arekin agertu beharko dute, baita txano, bainujantzi eta beharrezkoak diren kirol jantziekin, aipatu ariketa guztiak egokiro egin ahal izateko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Atarrabiako Udaleko ediktuen oholean argitara dadila agintzea.

Atarrabian, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita seian. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: CB241261