109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N A M A R I A

Usategia enkantean

Donamariako Udalak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, usategi honen aprobetxamendua hiru urterako emateko:

Bosgarren postu-saila, Txaruta deitzen zaiona; zazpi postu ditu. Hasierako prezioa: 6.000,00 euro.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileak hasierako prezioaren % 5 utzi beharko du aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa.

Goiti jotzeko postura 30,00 eurokoa izanen da.

Enkantea Donamariako Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, irailaren 12an, 13:00etan.

Lehenbiziko enkante hori adjudikatu gabe gelditzen bada, bigarrena eginen da, irailaren 17an, 13:00etan, baldintza beretan eta hasierako prezioa % 10 beheiti ekarrita. Bigarren enkantea ere adjudikatu gabe gelditzen bada, hirugarrena eginen da, irailaren 19an, 13:00etan, hasierako prezioa % 20 beheiti ekarrita.

Enkantea arautzen duten baldintzen plegua jendearen eskura dago udal idazkaritza honetan.

Donamarian, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeian. Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: A0308230