109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Deialdiaren oinarriak, Zangozako Udalerako albiente izateko C mailako lanpostu bat, oposizio murriztuaren bidez betetzeko oposizio murriztuaren bidez betetzeko

1.1. Deialdi honen xedea da, D mailako albiente lanpostua birsailkatzeko, Zangozako Udaleko albiente izateko C mailako lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzea. Zangozako Udalaren plantillako funtzionarioek parte hartzen ahalko dute, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Zangozako Udaleko funtzionario publiko bilakatuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen ahal zaien estatutuen araubidearen menpe egonen da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarrita dagoen babesa hartuko duelarik.

1.3. Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko C mailan sartuko da eta aipatu maila horri dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

1.4. Hautapen probak 6. oinarrian azaltzen dira.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta urtero onesten den egutegiari lotuko zaio, baina administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte biak.

1.6. Eginkizun hauek izanen ditu:

_Oro har:

Gaur egun albienteek egiten dituztenak.

Gaur egungo lanpostuak erdiesteko deialdietan bilduak.

Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen 12. artikuluan adierazitakoak (apirilaren 3ko 8/2002 Foru Legeak aldatua).

_Bereziki, erratearren bertzerik ez eta ez baztertzearren:

Udal eraikinetako mantentze lanak eginen ditu, Udalaren ondasunak zaindu, orokorrean jakinarazpenak eta adierazpenak banatu, posta bildu eta eman. Horiekin batean, haren gain utz daitezkeen antzeko lanak eginen ditu, halako espezializazio baten beharrik ez dutenak, baina lanbidea nolabait jakitea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak. Hori guztia, haren eskumenaren, mailaren eta kategoriaren barnean.

Alkatetzaren aginduak bete eta betearaziko ditu, eta Alkatetzaren eta Udaleko idazkaritzaren esanetara egonen da aldiro, manatzen zaizkion zerbitzu guztiak betetzeko.

Orokorrean herritarrei egin behar zaizkien jakinarazpenak azkar bai azkar eginen ditu, interesatuen etxeetan, baita jende zehatzengana joz, behar izanez gero.

Eraikuntzez, eremu publiko, parke eta abarretako apainketa, garbitasun eta higieneaz, esparru publikoetan animaliak kontrolatzeaz eta hirigunearen barnean ibilgailuen trafiko eta aparkamenduaz den bezainbatean Alkatetzak ematen dituen xedapenak bete eta betearaziko ditu, eta alor horietan egiten diren arau-hauste guztiak salatuko dizkio idatziz Alkatetzari.

Alkatetzaren bandoak argitara emanen ditu, Udalaren magafonia erabiliz.

Kalez kaleko saltokien eta feriazaleen udal tasak kobratuko ditu.

Udalbatzari lagun eginen dio joaten den ekitaldi ofizial guztietan, eta ahaleginduko da udalkideen ezaugarri hierarkikoak banatzera eta biltzera.

Udal zerbitzuetan izaten ahal diren akats guztien berri emanen du udal bulegoetan (herriko argiak, sareak, instalazioak, etab.).

Herriko besten prestakuntza lan guztiak gainbegiratu eta kontrolatuko ditu (hesolak, programatutako ekintzak).

Inork ordena publikoa nolanahi urratuz gero, Alkatetzari horren berri emanen dio.

Manatutako eginbeharra betetzeko behar diren pertsona eta funtzionario guztiei lagun eginen die.

Albaranak, fakturak eta dokumentazioa gorde eta zainduko ditu idazkaritzan aurkeztu artean.

Eta Zangozako Udalak edonoiz erabakitzen ahal dituen eginkizunak, bere mailari badagozkio.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Lanpostu honetara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean,

_Zangozako Udaleko funtzionaria izatea.

_D mailaren barnean sartuta egotea, gutienez ere 5 urteko antzinatasuna izanik.

_Albiente lanpostuan aritzea.

_Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Eskabideak Zangozako Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, 9:30etatik 13:00etara, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean. Eskabideok eranskineko ereduari lotuko zaizkio.

3.2. Horiekin batean honako agiri hauek aurkeztuko dira:

_Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

_Zangozako Udaleko funtzionaria izateko eta D mailan sartuta egoteko egiaztagiria.

4. oinarria._Lehiatzaileen onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Zangozako Udaleko alkateak hamar eguneko epea izanen du izangai onartuen eta, halakorik bada, baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko. Hura Udaletxeko iragarki oholean paratuko da.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda iragarki oholean argitara eman eta ondoko hamar egun baliodunean, egin gabe uste dituzten erreklamazioak aurkeztu edo zuzenketa egokiak egiten ahalko dituzte, Zangozako Udalaren erregistro orokorrean idazkia aurkeztuz.

4.3. Aipatu epea iraganik eta, hala behar bada, erreklamazioak edo zuzenketak ebatzitakoan, alkate jaunak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du. Hura Zangozako Udalaren iragarki oholean argitaratuko da. Izangai bazterturik egonen ez balitz, behin-betiko zerrenda onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko aginduko da. Hartan, oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren zehaztuko da.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

_Mahaiburua: José Luís Lorenzo Elvas, Zangozako Udaleko alkatea.

_Mahaiburuaren ordezkoa: Miguel Lozano Ibáñez jauna, Zangozako Udaleko Langileri Batzordeko kidea

_1. mahaikidea: Jesús Garde Mozaz jauna, Oibarreko Udaleko idazkaria.

1. mahaikidearen ordezkoa: Raquel García Areso andrea, Liedenako idazkaria.

_2. mahaikidea: Mª Concepción Semberoiz Cano andrea, Zangozako Udaleko kontu hartzailea.

2. mahaikidearen ordezkoa: Francisco Javier Echegoyen Irigoyen jauna Zangozako Udaleko administrari-ofiziala. Eugenio Martínez Armendáriz jauna

_3. mahaikidea: Javier Lizarraga Liberal, Zangozako Udaleko albientea.

3. mahaikidearen ordezkoa: Javier Casajús Apestegui, Zangozako Udaleko albientea.

_ Mahaikide-idazkaria: José Gabriel Ayesa Aristu, Zangozako Udaleko idazkaria.

Mahaikide-idazkariaren ordezkoa: Fermín Ezquieta Yaben jauna, Kasedako Udaleko idazkaria.

5.2. Lehiatzaileek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak; berdinketara iritsiz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabiltzen ahalko du.

6. oinarria._Oposizioa nola eginen.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzen denean jakinaraziko da noiz hasiko den oposizioa

6.2. Gero, Epaimahaiak erregalemenduaren ariora jakinaraziko du, Zangozako Udaleko bulegoetan, gainerako probak noiz izanen diren.

6.3. Oposizioan proba teoriko bat eta proba praktiko bat eginen dira.

_Proba teorikoa: 2. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzko galdetegi bati erantzutea ordu batean gehienez ere. 40 puntuko gehieneko puntuazioa izanen du eta 20 gutienez puntu eskuratu ez dituztenak baztertuta geldituko dira.

_Proba praktikoa: 60 puntuko gehieneko puntazioa izanen du eta bi ariketa praktikoak kontuan harturik, gutienez 30 puntu eskuratu ez dituztenak baztertuta geldituko dira.

Lau problema matematiko, gehienez ere ordu batean. Zatikiak, sistema metrikoa, proportzioak, hiruko erregela bakun eta konposatua eta ehuneko hainbestekoak izanen dira ariketa honetako problemen gaiak. Ariketa hau egiteko izangaiek ezin izanen dute kalkulagailurik erabili. Gehieneko puntuazioa 30 puntukoa izanen da (problema bakoitza 7,5 puntukoa)

Epaimahaiak proposatuko dituen bi kasu praktiko ebaztea, toki administrazioetan albiente batek egiten dituen ohiko eginkizunei buruzkoak. Hortaz, poliziaren txosten bat, eskabide bat, eskari bat, edo poliziaren edozein salaketa mota (trafiko, hirigintza, jarduera sailkatuak,...e.a.) idaztea eskatu ahalko zaie izangaiei ariketa honetan. Gehieneko puntuazioa 30 puntukoa izanen da ( kasu praktiko bakoitza 15 puntukoa)

Epaimahaiak ahalmena izanen du kasuaren planteamendua nahi bezala aurkezteko, hau da, ahoz nahiz idatziz.

Epaimahaiak azalpenaren argitasuna, laburtzeko gaitasuna, hitzak zuzen erabili direnentz, sintaxiaren erabilera zuzena eta ortografia baloratuko ditu. Kasuaren planteamendua ahoz egiten bada, epaimahaiak kontuan hartu beharko du emandako datuez jabetzeko izangaiak duen ahalmena.

Izangaiei deialdi bakarra eginen zaie eta bertara Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

Epaimahaiak, egoki juzkatzen badu eta ariketak egiteko ahalik eta egun gutxien erabiltzearren, erabaki ahalko du ariketen ordena aldatzea edo egun berean egitea.

6.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Hautapen aldia akitu ondoren, Epaimahaiak, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, proba guziak gainditu dituzten izangaien zerrenda eginen du, zerrenda honen lehenengo postuan den izangaia Oinarrizko prestakuntza ikastarorako proposatuz. Proposamena iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean jendaurrean jarriko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, onartuen zerrenda argitara eman zenetik hamabost egun naturaleko epean, Deialdian eskatzen diren baldintza eta betebeharren betetzea egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu izangaiak.

Eta zehazki:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo nazionalitatearen ziurtagiria.

2. Funtzio publikoan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik baztertua ez izana baieztatzen duen zinpeko deklarazioa.

3. Karguaren eginkizunak galarazten ahal dituzten eritasunak edo akats fisikoak ez dituela adierazten duen ziurtagiri medikoa.

Epaimahaiak, halaber, egoki deritzen neurriak hartuko ditu azterketa medikoaren bidez izangai horien gaitasun fisikoa zein psikikoa frogatzeko.

Ikastorarako proposatutako izangairen batek, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin baditu eskatzen diren baldintzak bete, Udalak bigarren postuan den oposiziogilea proposatuko du eta hala hurrenez hurren, hautapen aldian Epaimahaiak eginiko puntuazio zerrendatik.

Erabaki bera hartuko da, baldintzak bete arren, ez badu izena ematen edota Prestakuntza Ikastarora ez bada sartzen hain zuzen ere.

6.4.1. Prestakuntza aldia.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroak sei hilabete iraunen du guti goiti-behiti, hautakorra izanen da eta eta Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du.

Ikastaroak irakaspen teorikoak nahiz praktikoak izanen ditu eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren funtzionamendurako Erregelamenduak arautuko du (Lehendakaritza kontseilariaren apirilaren 3ko 401/1996 Foru Agindua; 1996ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 16koa).

Ikastaroa utziz gero, izangaiak ikastaroan, hautapenean eta prestakuntza prozesuan jarraitzeko eskubidea eta diru-laguntza galdu eginen ditu.

Hala gertatuz gero, organo deitzaileak ikastaroa egiteko proposamena gainditu dutenen zerrendako hurrengoaren alde eginen du.

7. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

7.1. Hautapen prozesua amaiturik, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, izangaia Zangozako Udalaren funtzionario izendatuko du, C mailako albiente postua bete dezan.

7.2. Izendapena ikastaroa bukatzen duen interesdunari berari aditzera emanen zaio eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanen da.

7.3. Izangai izendatuek hogeita hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute karguaren jabetza, izendapenaren jakinarazpen/argitarapenetik aitzina. Horretarako zin egin edo hitz eman beharko dute, Konstituzioa eta Nafarroako Foru Araubidea eta legeak, xedapenak, erregelamenduak, etab. errespetatu eta defendatu eta bere karguko betebeharrak beteko dituztela.

Horretarako deiturikoak ez badu epe horretan zin egin edo hitz ematen, ezin izanen da izendatua izan eta karguari dagozkion eskubide guztiak galduko ditu.

Kasu horretan, prestakuntza ikastaroa egiteko, gainditu dutenen zerrendan puntu gehien duenetik hasita, hurrengo edo ondorengo izangaiak proposatu ahalko dira.

8. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arloko bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Nolanahai ere, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

I. ERANSKINA

Izena: ......... adinez nagusia, N.A.N.: ..........., noiz sortua: ....(e)ko .......aren (e)an, helbidea: ........., herria: ........., probintzia: .........., posta kodea: .........., telefonoa: ..............

Zure aitzinean agertu eta azaltzen dut:

Zangozako Udaleko albiente izateko C mailako lanpostu bat, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 2003ko .......aren ...(e)ko......zenbakian), onartua izatea eskatzen dudala.

Deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez, adierazitako lanpostua betetzeko eginen diren probetan onartua izatea eskatzen dizut.

.......(e)n, 2003ko .......aren ......(e)an.

ZANGOZAKO UDALEKO ALKATE JAUNA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._1978ko Konstituzioa. Espainiako sistema konstituzionalaren oinarrizko printzipioak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak eta askatasun publikoak. Estatuaren lurralde banaketa, Konstituzioaren arabera.

2. gaia._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1983 Lege Organikoa. Izaera eta esanahia. Nafarroako foru erakundeen aipamen laburra: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak eta Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua.

3. gaia._Udalaren ezaugarriak, beste Administrazio Publikoekin konparatuz: lurralde izaera eta korporaziokoa. Nafarroako toki erakundeen arautegia. Udalaren eskumenak. Udalen antolaketa: derrigorrezkoa eta osagarria. Udaltzainen eskumenak, Estatuko Segurtasun Indar eta Taldeei buruzko Lege Organikoaren arabera.

4. gaia._Toki Erakundeen ahalmena erregelamenduak egiteko. Erregelamenduak, ordenantzak eta udal bandoak.

5. gaia._Administrazio zehapenak. Kontzeptu eta motak. Administrazio zuzenbide zehatzailearen printzipioak. Zehapen prozedura.

6. gaia._Administrazio polizia. Udal lizentzien ikuskapena eta horien gaineko kontrola (obra, jarduera sailkatuak, ondasun publikoak erabiltzeko lizentziak). Kalez kaleko salmenta eta merkataritza egonkorraren gaineko kontrola. Kontzesio eratorrien eta zerbitzu publikoen kontrol eta ikuskapena. Ordenantza eta udal bandoetatik etorritako egintzen betearazpena (kaleko garbiketa, osasungintza, jaiak, publizitatea, zerbitzu publikoak, etab.).

7. gaia._Nafarroako Udalen eskumenak, hiritarren segurtasunaren arloan. Eskumen horien azterketa, Hiritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Foru Legearen arabera, Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen arabera eta Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen arabera.

8. gaia._Udalen ahalmena trafiko eta bide segurtasunaren arloan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Testu Artikuludunaren arabera eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren arabera (urtarrilaren 17ko 13/1992 E.D.). Arau-hauste eta zehapenak. Zehapen prozedura, trafikoaren arloko arau-hausteei dagokienean.

Iragarkiaren kodea: A0307980