109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIURRUN-OLKOTZ

Lizitazioaren iragarkia. Urbanizazio proiektuak

Udalak osoko bilkuran erabakita onetsi da klausula administratibo partikularren plegua, Biurrun-Olkozko hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitateetan urbanizazio proiektuak prestatzeko aholkularitza teknikoa prozedura irekiaren bidez adjudikatzeko leihaketa zuzenduko duena. Hura jendaurrean egonen da zortzi egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, lehiaketa iragarri nahi da, baina kontuan hartuz lizitazioa atzeratu eginen dela, baldin eta klausulen pleguaren kontrako erreklamazioak aurkezten badira.

1._Entitate adjudikatzailea: Biurrun-Olkozko Udalaren osoko bilkura.

2._Kontratuaren xedea: idazpuruan azaldutako urbanizazio proiektuak egitea.

3._Lanak egiteko epea: 4 hilabete, edo eskaintzakoa, tikiagoa bada.

4._Hasierako prezioa: 120.574 euro, BEZaren % 16 barne.

5._Behin-behineko bermea: hasierako preziotako ezarritakoaren % 2.

6._Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

7._Kontratua adjudikatzeko irizpideak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira; hura interesatuen eskura dago, idazkaritzan.

8._Eskaintzen aurkezpena: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita sei egun naturaleko epean, idazkaritzan dagoen eskabide ereduaren bidez.

Biurrunen, bi mila eta hiruko abuztuaren zazpian. Alkatea, Silvia Flamarique.

Iragarkiaren kodea: A0307930