109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Pablo Arroyo Zabaleta jaunari Abereen Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik irekiriko 33/2002SA zehapen espedientearen Ebazpena jakinaraztea. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2003ko maiatzaren22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Pablo Arroyo Zabaleta jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abereen osasunaren arloko arautegia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Etxalarko kuarteleko Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 7an Pablo Arroyo Zabaleta jaunaren kontra egindako salaketa, azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea, abere osasunari buruzkoa, ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pablo Arroyo Zabaleta jaunari (72566297 NANa du), 33/2001SA zehapen espedientea irekitzea, azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea, abereen osasunari buruzkoa, ustez hausteagatik.

2. Pilar García García, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientearen gainean ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Foru Dekretuko 6. artikuluaren arabera, jakinarazten zaio aukera izanen duela, nahi badu, bere erantzukizuna aitortzeko eta aitorpen horrek hartan aipatzen diren ondorioak izanen dituela, baita 12. artikuluan xedaturikoari lotzeko aukera ere, horren arabera zehapenaren zenbatekoa ehuneko hogeita hamar gutxituko baitzaio.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2003ko maiatzaren 22an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

KARGUEN PLEGUA

Zehapen espedientea. 33/2003SA

1._Salatua: Don Pablo Arroyo Zabaleta

Helbidea: San Isidro k., 19-1.a D. 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)

2._Arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko otsailaren 5a. NA-4400 errep., Etxalarko udalerrian (Nafarroa).

3._Salatutako egintzak:

Ardiak eramatea SS-1534-AV ibilgailuan, haren desinfekzio-ziurtagiririk gabe, garraiolari Pablo Arroyo Zabaleta jauna zela.

4._Hautsitako arauak:

Lehena._Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24.3 artikuluan ezarria denez, azienda-garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik eta, hori, agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.

5._Arau-haustearen mailkatzea eta sailkapena. Zehapen proposamena.

Bigarrena._Foru lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58. artikuluko 1. idatz-zatian, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 eurora bitarteko isuna dagokiela.

Hortaz, dagokiokeen isuna 120,20 eurokoa, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea eskura du Abere Osasuneko Atalean, Iruñeko Tutera kaleko 20ko behean. Erantsitako zerrendan zehazten diren agiriak ditu espediente horrek.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan. Instruktorea, sinatua: Pilar García García".

Iragarkiaren kodea: C3234437