109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Fiteroko Udalak, 2003ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fitero 2000 elkartearekiko hirigintza hitzarmena "Los Cascajos" turismo sektorearen hirigintza garapena egiteko. Elkarte hori da sektoreko jabe nagusia. Udalak, 2003ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, apirilaren 29an hasiera batez onetsitako hitzarmenaren eranskin bat onetsi zuen, sektoreko jarduketa sistema aldatzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat, aipatutako hitzarmena eta haren eranskina jendaurrean egonen dira, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Fiteron, bi mila eta hiruko abuztuaren seian. Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0307775