109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Jarduketa sistemaren aldaketa hasiera batez onetsirik

Fiteroko Udalak, 2003ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, Fitero 2000 elkarteak eskaturik, hasiera batez onetsi zuen "Los Cascajos" turismo sektoreko jarduketa sistemaren aldaketa: lankidetza sistema utzi eta konpentsazio sistema hartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 157. artikuluan, 143.ari buruz, eta 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Fiteron, bi mila eta hiruko abuztuaren seian. Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0307774