109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, bi mila eta hiruko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

Hasiera batez onestea Lakuntzako Arau Subsidiarioetako UAU 5.10 unitateko xehetasun azterlana, Egain S.L.k prestatua.

Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarkia Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan hedadura handiena duten egunkarietako batean jarriz. Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0307492