109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Salaketa Bulegoa

Ondotik zehazten diren salaketen ebazpenak salatuen azken helbide ezagunetan jakinarazi ahal izan ez direnez, aditzera ematen dira, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoa betez:

1. Espedientea: 11402003017; agente salatzailea: 03; eguna: 03-02-16; zenbatekoa: 90,15 euro; arau-haustea: kalean pixa egitea; salatua: Valentín Ortiz Edinson jauna; helbidea: Angel Daban kalea, 49-2.a.

Alegazioak aurkezteko eta interesatuari entzuteko epeak iraganik, martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, erabaki dut laukian ageri den zehapena ezartzea. Ebazpen hau irmo bilakatu eta ondoko hamabost egun baliodunen barnean ordaindu beharko da, Udaltzaingoko ikuskapen bulegoan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian arlo horretaz arduratzen den Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aldez aurretik organo egileari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Espedienteak Udaleko Zehapen Bulegoan daude. Azkoienen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: C3001131