109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O

2003ko aurrekontuan kreditu gerakinak sartzeko espedientea. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, bi mila eta hiruko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gerakinak sartzeko espedientea.

2003ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 18an, iragarkia argitaratu zen jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar besteko publizitatea eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1.995 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluarekin bat ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu gerakinak sartzea

_Gastuak:

1 421 62201 kontusaila. Izena: "Aurizberriko haurtzaindegia egokitzea". Zenbatekoa: 209.739,36 euro.

_Finantzaketa:

1 75508 kontusaila. Izena: "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Aurizberriko haurtzaindegia". Zenbatekoa: 209.739,36 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Erron, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: A0307348