109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Alkatetzaren Dekretua (21/03, ekainekoa), Alkatetzaren eskurantza batzuk Gobernu Batzordearen esku uzten dituena

Berriozarko Alkatetzaren bulego ofizialean, 2003ko uztailaren hamaikan, Benito José Ríos Ochoa jaunak, Berriozarko alkate udalburuak, bere eskurantzak erabiliz, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.3 eta 23. artikuluetan eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz,

Ebatzi du:

Lehena._Alkatetzaren eskurantza hauek Udaleko Gobernu Batzordearen esku uztea:

_Fakturak eta ordainketak onestea, salbu eta oporraldiak izaten diren hilabeteetan, uztailean eta abenduan.

_Berraztertzeko errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea diru-bilketa, tasa eta zerga kontuetan (zergadunen erreklamazioak).

_Planeamendu orokorra garatzeko bitartekoak onestea, osoko bilkurari dagozkionak izan ezik, eta orobat hirigintzako kudeaketarako bitartekoak eta urbanizazio proiektuak onestea.

_Mota guztietako lagapen eta esleipenak egitea, baldin eta haien zenbatekoak aurrekontuko baliabide arrunten ehuneko 5a gainditzen ez badu, edo, zenbatekoa handiagoa izanik ere, gehienez urtebete irauten badute eta urteko aurrekontuan dagoena baino kreditu handiagorik behar ez badute. Halaber, urte anitzeko kontratuak egin ahalko ditu, kontratuaren iraunaldia lau urtetik gorakoa ez denean, baldin eta urte guztietako kopuruen baturak lehenbiziko urteko aurrekontuko baliabide arrunten ehuneko 5a gainditzen ez badu. Nolanahi ere, eta delegazioa bat etor dadin 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriekin, Alkateak kontratatzeko eskumenari eutsiko dio, kontrataren zenbatekoa 12.020,26 eurotik gorakoa ez den kasuetan.

_Obra eta zerbitzuen proiektuak onestea, haiek kontratatu edo esleitzea Alkatearen esku badago eta aurrekontuan jasorik badaude.

_Dirulaguntzak emateko deialdiak onestea, osoko bilkuraren eskumenekoak ez direnean.

Bigarrena._Ebazpen honen berri ematea Gobernu Batzordeari eta osoko bilkurari, jakitun egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Horrela dekretatu, agindu eta sinatu du alkateak, Benito Ríos Ochoa jaunak, Berriozarren, bi mila eta hiruko uztailaren hamaikan.

Iragarkiaren kodea: A0307356