109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

E D I K T U A

Trafikoari buruzko Legearen kontrako arau-hausteen ziozko berraztertze errekurtsoa dela eta, behean zehazten diren jakinarazpenak egin ahal izan ez direnez, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau eman behar da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Organo zehatzaileak ikusi du Rebeca Areta Velaz andreak jarritako berraztertze errekurtsoaren espedientea. Barañaingo alkate udalburuak 323/03 udal espedientean zehapen ebazpena eman zuen, kalegurutze batean aparkatzeagatik, eta horren aurka aurkeztu da errekurtsoa.

Egitezko aurrekariak:

1. Berraztertzeko errekurtsoa Barañaingo Alkatetzaren zehapen ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez zehapena ezarri baita trafikoko arauak urratzeagatik, hain zuzen ere ibilgailua kalegurutze batean aparkatzeagatik, Trafikoari buruzko Legearen 39.1.d eta Trafikoari buruzko Erregelamendu Orokorraren 94.1.d artikuluei jarraituz (espedientea: 323/03; tokia: San Esteban kalea -Iruñako etorbidea). Arau-hausleak aplikagarri iruditzen zaizkion oinarriak alegatu ditu eta, azkenik, salaketa ken dadila eskatu du.

2. Polizi Departamentuak bere jarduketen egiaztagiriak biltzen zituen espedientea igorri zion organo zehatzaileari, errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenarekin batera.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Udaltzaingoak salatu zituen gertakariak behar bezala egiaztatuta gelditu dira espedientean. Izan ere, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legearen 76. artikuluak ezartzen du agintaritzaren agenteek eginiko salaketek fede ematen dutela, kontrako frogarik ez bada, salatutako gertakariei buruz. Beraz, kontuan izanik salaketa jarri duen udaltzainak eman beharreko froga guztiak eman dituela (eguna, ordua, tokia, matrikula, modeloa, urratutako araua...) eta errekurtso jartzaileak bere jarduketekin ez duela salaketaren egiatasuna urratu, agerikoa da arau-haustea zehapen espedientean ezarri bezala egin zela.

2. BSLren 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "axolarik gabe edo ausarkeriaz gidatzea, ibilgailu, pertsona, animalia edo gauzen zirkulazioa arriskuan jarriz, baita toki arriskutsuan edo trafikoari traba handia egiten zaion moduan gelditu edo aparkatzea ere".

Halaber, urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretuaren 91. artikuluak zirkulazioarendako oztopo larriak edo oso arriskutsuak diren gelditze edo aparkamenduen zerrenda ematen du. Salatu den egintza arau-hauste larritzat jotzen da xedapen horretako 65.4 eta 66. artikuluetan (eta oinezkoen, ibilgailuen edo animalien trafikorako arriskutsua da).

Arau-hauste larri horiengatik 300 eurorainoko isunak ezar daitezke, Lege bereko 67.1 artikuluak ezartzen duen bezala, eta arau-hauste horiei dagokien gutxieneko zehapena ezarri da. Halaber, espedientea aztertu ondoren ondorioztatzen da Legeak ezarritako baldintza guztiak bete direla eta errekurtso jartzaileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere aldeko alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluei jarraikiz. Hortaz, bidezkoa da errekurtso hau ezestea.

Azaldutako guztiagatik, organo zehatzaile honek,

Ebatzi du: bidezkoa dela berraztertzeko errekurtso hau ezestea, zeina trafiko arloko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzen duen Barañaingo alkate udalburuaren zehapen ebazpenaren aurka ezarri baita, eta ebazpena berrestea zuzenbidearen araberakoa delako.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Udaleko erregistroan (Udaletxe plaza) edo Auzitegian bertan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Edo,

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Eta horrela jasota gera dadin eta interesatuari igor dakion, honako egiaztagiri hau luzatzen dut, Barañainen sinatua, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307352