109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

UR5 Unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2003ko maiatzaren 23ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UR 5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Iragarkia 2003ko maiatzaren 7an, 57. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen zen.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan xedatutakoari jarraituz, UR 5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren onespena behin betikotzat jo da.

Leitzan, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: A0307395