109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2003ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2003ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, 2003ko ekitaldiko aurrekontua onestea erabaki zuen. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 23.603,54 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 491.175,49 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 663.756,68 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak: 845.798,99 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 658.798,01 euro.

Dirusarrerak, guztira: 2.683.132,71 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen gastuak: 177.240,70 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 211.561,53 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 180,30 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 164.672,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.949.338,18 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 167.200,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 12.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.683.132,71 euro.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua ikusgai egonen da Batzarreko idazkaritzan, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2003ko aurrekontua behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Ariben, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Batzarreburua, Nicolás Remondegui Bastero.

Iragarkiaren kodea: A0307339