109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2002ko kontuak hasiera batez onetsita

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2003ko ekainaren 12an egin bilkura arruntean, 2002ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontuak behin betiko onetsita daudela ulertuko da.

Ariben, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Batzarreburua, Nicolás Remondegui Bastero.

Iragarkiaren kodea: A0307338