109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A S

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2003ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, harekin bat heldu diren artikuluetan, agindutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu Foru Legearen 276.2 artikuluaren amaieran ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, argitalpen ofiziala ezertan ukatu gabe.

Hona hemen aurrekontua kapituluka laburturik:

GASTUAK:

I. kapitulua._Langileen gastuak: 21.890 euro.

II. kapitulua._Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 95.155,41 euro.

III. kapitulua._Finantza-gastuak: 58.900 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 25.722,12 euro.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak: 68.661,11 euro.

IX. kapitulua._Finantza-pasiboak: 12.200 euro.

Gastuak, guztira: 282.528,64 euro.

DIRUSARRERAK:

I. kapitulua._Zuzeneko zergak: 33.990 euro.

II. kapitulua._Zeharkako zergak: 12.000 euro.

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 11.426,06 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 77.187,97 euro.

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 16.213,64 euro.

VII. kapitulua._Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 62.000 euro.

IX. kapitulua._Finantza-pasiboak: 1.230.000 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.442.817,67 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Arasen, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean. Alkate udalburua, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: A0307337