109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

E D I K T U A

Olaztiko Udalak, 2003ko uztailaren 18an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoko langileen eranskina aldatzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 201. artikuluan eta 251/1993 Legegintzako Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Olaztin, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean. Alkatea, Blanca Arza Bergerandi.

Iragarkiaren kodea: A0307389