109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2003ko uztailaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako barazki eta fruitu freskoen produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituenak, hauxe ezartzen du: labore bakoitzarendako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak berariazko erregelamendu tekniko bat onetsiko du, eta hartan ezarriko dira produkzio integratutzat jotzeko ezinbestekoak diren betebeharrak; halaber, nahitaezkoak, gomendatuak, baimenduak eta debekatuak diren praktikak agertuko dira.

Foru dekretu horrek Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari, besteak beste, produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena ematea egokitu dio.

Nekazaritza eta Nekazaritzaren Finantzaketako Zerbitzuak jakinarazi duenez, Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzaileak, 2003ko ekainaren 24ko bilkuran, adostasun txostena eman zion Nafarroako barazki eta fruitu freskoen produkzio integraturako erregelamenduaren proiektuari.

Erregelamenduaren proiektuak maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako barazki eta fruitu freskoen produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: C3229728