109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Karguan aritzeko ordainsariei buruzko erabakia

Martxoaren 31ko 374/2003 Errege Dekretuaren bitartez deitutako herri hauteskundeak maiatzaren 25ean egin ondotik, Udal berria eratu baita, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56.1 artikuluan eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Udalak erabaki hau hartu zuen 2003ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran:

Alkateak erabateko dedikazioko araubidea izanen du, bai eta lanaldi arrunta ere gainerako udal langileek bezala. Urteko ordainsari gordina, aldiz, 31.290,84 eurokoa izanen da, 14 ordainketetan emanen dena. Ordainsari hori urtero berrikusiko da, Udalaren zerbitzuko langileenak berrikusten diren proportzio berean. Gizarte Segurantzan alta emanen zaio eta enpresa gisa behar den zatia ordainduko. Halaber, ordezkaritza gastuak direla-eta hilean 225,01 euroko konpentsazioa izanen du.

Argitara ematen da apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan, egungo testuan, ezarritakoa betetzeko.

Orkoienen, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0307361