109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Alkatetzaren eskuordetza

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2003ko uztailaren 4an. Hona haren testu osoa:

Kontuan hartuz alkatetza oporrak direla-eta herritik kanpo izanen dela uztailaren 7tik abuztuaren 1era, biak barne. Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47 eta 44. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena,

Ebatzi dut: lehen alkateorde Carlos Arróniz Loyola jauna eskuordetzea alkate gisa ditudan eginkizun guztietarako, hain zuzen ere uztailaren 7tik abuztuaren 1era, biak barne, epe horretan alkatea kanpoan izanen baita.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Orkoienen, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0307360