109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Alkateordeen izendapena

Udal honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen, 2003ko ekainaren 16an:

1. Ondoko zinegotzi hauek Udal honetako alkateorde izendatzea, gaurko egunetik aitzina; horietako lehenak alkatetza ordezkatuko du, kargua hutsik denean edo alkatea kanpoan edo eri denean:

_Lehen alkateordea: Carlos Arróniz Loyola

_Alkateordea: José María Romero López

_Alkateordea: Javier Isturiz Azcona

2. Alkatea kanpoan edo eri dagoenean, edo kargua hutsik badago, indarrean den legediak aitortzen dizkidan eskurantzak eta eskumenak, bereziki ordainketak agintzea eta bankuko taloiak baimentzea, alkateordeen zereginak izanen dira, ordena honi jarraituz:

_Lehen alkateorde Carlos Arróniz Loyola jauna.

_Bereizketarik gabe, José María Romero López eta Javier Isturiz Azcona alkateordeak.

3. Hartara, Alkatetza honek udal mugapetik kanpo egon behar badu, dekretu bidez ezarriko du zenbat egunean eta zein alkateordek hartuko dituen beregain bere eskumenak. Ez bada berariaz izendapen hori egiten, lehenengo alkateordeak ordezkatuko du alkatetza eta, hori ez badago, beste bi zinegotzietako batek, betiere udalbatzari horren berri emanik. Egun berean ezingo dira jarduneko alkate gisa biak batera aritu.

4. Dekretu hau jakinaraztea ukitutako alkateordeei eta ohartaraztea jarduneko alkate gisa dituzten eskurantzen erabilerari buruzko informazioa eman beharko diotela alkatetza honi. Orobat, ezingo dituzte alkatetza honek aurretiaz egindako eskuordetzeak aldatu ez eta beste batzuk gehitu ere.

5. Udaleko osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko 38. artikuluan ezarritakoa betetzeko deituko den bilkura berezian.

Orkoienen, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0307359