109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Zehapena jakinaraztea

Alkatetza honek ikuskizun publikoen arloan (201/2002 Foru Dekretua) ezarri dituen zehapen batzuk, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, ediktu honen bidez jakinarazten dira, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoa betez.

Espedientea: 3-03. Deiturak eta izena: Garriga García, Carlos eta Molina García, Alberto. Establezimendua: Bar Asuka. Arau-haustea: Musika edukitzea 11:00ak baino lehen. Eguna: 03-03-30. Ordua: 09:20. Zenbatekoa: 120 euro. 201/2002 F.D.: 2.3 artikulua.

Espedientea: 4-03. Deiturak eta izena: Garriga García, Carlos eta Molina García, Alberto. Establezimendua: Bar Asuka. Arau-haustea: Musika edukitzea 11:00ak baino lehen. Eguna: 03-04-06. Ordua: 10:00. Zenbatekoa: 150 euro. 201/2002 F.D.: 2.3 artikulua.

Espedientea: 5-03. Deiturak eta izena: Garriga García, Carlos eta Molina García, Alberto. Establezimendua: Bar Asuka. Arau-haustea: Musika edukitzea 11:00ak baino lehen. Eguna: 03-04-13. Ordua: 08:20. Zenbatekoa: 180 euro. 201/2002 F.D.: 2.3 artikulua.

Espedientea: 6-03. Deiturak eta izena: Garriga García, Carlos eta Molina García, Alberto. Establezimendua: Bar Asuka. Arau-haustea: Musika edukitzea 11:00ak baino lehen. Eguna: 03-04-17. Ordua: 08:30. Zenbatekoa: 210 euro. 201/2002 F.D.: 2.3 artikulua.

Espedientea: 7-03. Deiturak eta izena: Garriga García, Carlos eta Molina García, Alberto. Establezimendua: Bar Asuka. Arau-haustea: Musika edukitzea 11:00ak baino lehen. Eguna: 03-04-19. Ordua: 07:00. Zenbatekoa: 240 euro. 201/2002 F.D.: 2.3 artikulua.

Isunak irmo bilakatzen diren egunetik hasita hilabeteko epean ordaindu beharko dira, Udaleko Diruzaintzan. Epe horretan ordaindu ezik, premiamendu prozeduraren bidez ordainaraziko dira.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Tuteran, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307408