109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R Z A I N K I

2003ko plantilla organikoa

Aurrekontua hasiera batean onesteko 2002ko abenduaren 19an egin bilkuran, Urzainkiko Udalak 2003ko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2003ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 21ean, iragarkia jarrita irekitako jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da. Hona hemen:

Funtzionarioak

Karguaren izena: idazkaria, Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasunerako (Burua:Erronkari). Maila: A. Sarbidea: O.L. Hutsik.

Lan-kontratudunak

Karguaren izena: zerbitzu anitzetako lan-enplegatua, lanaldi murriztuan. Sarbidea: O.L. Ordainsariak: Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko lan-kontratudunen artean, D maila edo taldeari dagokiona (kontratuan finkatzen den lan-ordutegiaren arabera). Mailako osagarria: % 12. Hutsik.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

Carlos Manuel Sorli Peña. A maila, Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Sarbidea: O.L. Maila: A. Egoera: Jardunean. Lanpostuko osagarria: Lana: % 20. Antzinatasuna: 93/06/22.

Urzainkin, bi mila eta hiruko uztailaren hiruan. Alkate udalburua, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: A0307294