109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko uztailaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2001-2003 eperako Toki Azpiegituren Planerako Inbertsio Plan Gehigarria onesten duena, behin-behinekoz sartutakotzat harturik.

Nafarroako Gobernuak, 2003ko martxoaren 24ko Erabakiaren bidez, 2001-2003 eperako Toki Azpiegituren Planerako Inbertsio Plan Gehigarria onetsi zuen, hasiera batean sartutakotzat harturik, azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuko 4. artikuluan xedaturikoa betez. Erabaki hura 2003ko 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 18an. Dekretu haren bidez 2001-2003 eperako Toki Azpiegituretarako Hirurteko Plana arautzen duen uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zen.

Goian aipatu foru dekretuaren 3. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan ezartzen da toki entitateek ezarrita dauden baldintzak betetzeko epea bukatutakoan, Toki Administrazioko kontseilariak Plana Gobernuari igorriko diola, onetsi dezan. Plana Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuko 55. artikuluan finkaturiko epea bukaturik eta dekretu horretan eskaturiko agiriak azterturik, frogatu da egin beharreko obrak ekonomikoki bideragarriak direla eta ekarpen ehunekoa kalkulatu da. Horregatik, Nafarroako Gobernuak obrak behin-behinekoz sartu behar ditu planean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2001-2003 eperako Toki Azpiegituren Planerako Inbertsio Plan Gehigarria onestea, behin-behinekoz sartutakotzat harturik. Izan ere,Toki Entitateeek Nafarroako zergetan duten partaidetza fondotik inbertsio horiek direla-eta ekarri beharreko ehunekoa zehaztu da.

Inbertsioak (BEZa barne) eurotan

HIRI-HONDAKINAK. TRATAMENDUA

TOKI-ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

Erriberako M. Biometanizazio-planta 1.273.029,00

ZOLADURAK

TOKI-ENTITATEA O B R A INBERTSIOA

Esteribar Eugi eta Inbuluzketa. Sareak berri-

tzeko obren ondoko zoladura 532.220,26

Esteribar Iragi. Sareak berritzeko obren on-

doko zoladura 205.930,79

Esteribar Zabaldika. Sareak berritzeko obren

ondoko zoladura 22.513,91

San Vicente Sareak berritzeko obren ondoko

kaleak zolatzea 90.272,02

Guztira 850.936,98

Urraulbeitiko Udalak inbertsioa pagatzea da San Vicenteko Kontzejuan sareak berritzeko obren ondoko kaleak zolatzeko obrak behin-behinean sartzeko baldintza.

2. Erabaki honen bidez 2001-2003 eperako Toki Azpiegituren Planaren Plan Gehigarrian behin-behinekoz sartu diren inbertsioak egin behar dituzten toki entitateei eskatzea azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 56. artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkez dezatela, behin betiko Planean sar daitezen. Horretarako, hiru hilabeteko epea izanen dute, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, inbertsioa 300.506,05 eurotik beherakoa bada, eta lau hilabete, egun beretik kontatuta, inbertsioa hortik gorakoa bada.

3. Behin-behinekoz sarturiko obren kostua %10 arte handitzen ahalko da behin betikoz sartzean.

4. Toki Administrazioko kontseilariari esku ematea inbertsioetan egin beharreko aldaketak egiteko, 2001-2003 eperako Toki Azpiegituretarako Planeko arauen irizpideei eutsiz, Plan Gehigarri hau hobeki kudeatu eta aurrekontuak osorik bete ahal izatearren.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Erabaki honen aurka berraztertzeko helegitea jar daiteke, aukeran, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: C3231154