109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A Z A R

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Nazarko Udalak, 2003ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2003ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen aldaketak:

Kreditu bereziak:

111-10001 kontusaila. Hautetsien ordainsariak. 2.013,50 euro.

Guztira: 2.103,50 euro.

Finantzabidea:

45509 kontusaila. Hautetsien konpentsazioa: 1.682,80 euro.

870 kontusaila. Diruzaintzako gerakina: 420,70 euro.

Guztira: 2.101,50 euro.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondoren.

3. Ez bada erreklamaziorik aurkezten, 2003ko aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko puntuan ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Nazarren, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Alfredo Montoya.

Iragarkiaren kodea: A0307303