109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E L L A N O

Udaleko kideen dedikazioa eta ordainsariak

Arellanoko Udalak, 2003ko uztailaren 16an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Kontuan izanik toki entitateetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat egiten baitu.

Apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea azterturik, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen baitu.

Horrenbestez, Udalak hau erabaki du:

Ondoko karguendako jarraian heldu diren dedikazioak eta ordainsariak ezartzea:

1._Alkateak dedikazio partziala izanen du bere karguan: urtean 250 lanordu, guztira. 480 euro jasoko ditu hilabetean.

2._Zinegotziei 87,15 euro emanen zaizkie joaten diren osoko bilkura bakoitzeko; gehienez ere 871,50 euro jasoko dituzte urtean.

Arellanon, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian. Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: A0307308