109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N U E

Olagueko AO-3 (AD6 eta UA3) Hiri Antolamenduko Eremua birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsita

Anue ibarreko Udalak, 2003ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olagueko AO-3 (AD6 eta UA3 unitatea) Hiri Antolamenduko Eremua birzatitzeko proiektua, Servicios de Navarra Sena, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Anuen, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Antonio Senosiain Artozqui.

Iragarkiaren kodea: A0307299