109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N U E

Olagueko AD6 eta UA3 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Anue ibarreko Udalak, 2003ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olagueko AD6 eta UA3 unitatea urbanizatzeko proiektua, Servicios de Navarra Sena, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkezteko.

Anuen, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Antonio Senosiáin Artozqui.

Iragarkiaren kodea: A0307300