109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2003ko San Fermin Kartel Lehiaketaren irabazlea

2003ko martxoaren 5eko RCU 1/CU ebazpenaren bidez, 2003ko San Fermin Kartel Lehiaketarako oinarriak onetsi ziren. 2003ko maiatzaren 5ean epaimahaia bildu zen, Ziudadelako Mistoen Eraikinean, lehiaketaren epaia emateko; epai horrekin bat, irabazlea Pablo Nanclares Ruiz jauna izan da, "Egon" izeneko kartelarekin. Sariak 4.200 euro jo du.

Hori guztia aditzera ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0307285