109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Salaketen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, haien azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen-espedienteak abiarazi direla jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 3/534. Jabea: Díaz Acosta, Jorge. Matrikula: NA-6291-Z. Karrika: Iruñeko etorbidea, 6. Eguna: 2003/06/21. Ordua: 17:25. Zenbatekoa: 96,00 euro. BSL: 38.3. ZEO: 91,2.i.

Salatuek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean isuna ordaindu ahalko dute ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Barañainen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0307350