109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espte.: 2002/152. Jabea: José Luis Orbáiz Azpillaga. Matrikula: NA-0249-BB. Tokia: Eguesko zeharbidea, Eguesen. Eguna: 2002/09/22. Ordua: 13:55. Zenbatekoa: 90 euro. BSL: 11.3. ZEO: 18.2.

Espte.: 2002/228. Jabea: Alberto Joaquim. Matrikula: 8050 BZW. Tokia: Badostaingo pista -Arangurengo errepidea, Badostainen. Eguna: 2002/11/19. Ordua: 12:31. Zenbatekoa: 95 euro. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat para daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bian. Alkate udalburua, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0307420