109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Alkateordeen izendapena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2003ko uztailaren 8an, ebazpena eman zuen entitate honetako alkateordeak izendatzeko. Hona hemen haren testu osoa:

Francisco Javier Ros López jauna, Deierriko Udaleko alkate udalburua.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, alkateordeak pertsona bakarreko organoak dira, Udal guztietan beharrezkoak direnak.

Lege beraren 23.3 artikuluak ezartzen du alkateak libreki izendatuko dituela alkateordeak, gobernu batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.2 artikuluak dioenez, gobernu batzorderik ez duten udaletan ez da udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino alkateorde gehiago izanen.

Aurrekoa ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Alvaro Nicuesa Santamaría jauna Deierriko Udaleko lehen alkateorde izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluarekin bat, .

Bigarrena._Raúl Lezáun Etxalar jauna entitate honetako bigarren alkateorde izendatzea, aipatu aginduaren babespean.

Hirugarrena._Egindako izendapenek indarra hartzeko, onartu beharko dituzte zinegotzi interesatuek. Onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egiten denetik, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

Laugarrena._Nafarroako Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 56.1 artikuluaren hondar aldea betez, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Borzgarrena._Interesatuei ebazpen hau igortzea eta osoko bilkurari horren berri ematea, aipatu Errege Dekretuaren 38. artikuluko aurreikuspenen arabera organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo batzarrean.

Hori guztia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 55.3 artikuluko aurreikuspenen babespean.

Deierrin, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Ros López.

Iragarkiaren kodea: A0307248