109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A

Hasierako onespena, Itzako arau subsidiarioak Larunben aldatzeko

Itzako Udalak, 2003ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Itzako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, hain zuzen ere Larunbeko 15. poligonoko 278-96 eta 233. lurzatiei dagokienean. Aldaketa Larunbeko Kontzejuak sustatua da.

Orobat erabaki zuen aipatutako agiria jendaurrean jartzea, hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eritze-Itzan, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkate udalburua, María Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: A0307526