109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K E T A

2002ko kontuak

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Azketako Kontzejuak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2003ko apirilaren 15ean egin bilkuran adostasun txostena eman diela Azketako Kontzejuaren 2002. urteko aurrekontuko likidazioaren kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Azketan, bi mila eta hiruko uztailaren hogeian. Kontzejuburua, Fernando Sáez de Jáuregui Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0307529