109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, Ardatzen

Eguesibarko Udaleko alkateak ebazpena eman zuen, 2003ko uztailaren 4an, hasiera batean onesteko Udal Planeko UAO.1.1 unitatearen xehetasun azterlana, Ardazko Kontzejuko mugapean, Isidora Oloriz Tohanek sustaturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0307216