109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Esteribarko Udalak, 2003ko uztailaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ilurdotzen 6. poligonoko 19. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, Carlos Faro Carballak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0307215