96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Jakinarazten du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 38/2002 zenbakiko espedientea tramitatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Ruexco, S.A. enpresaren gainean egindako arau-hauste aktari buruzkoa (699/2001 zk.). Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2002ko apirilaren 24an. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 699/2001 arau-hauste aktari buruz eginiko zehapen proposamena berrestea eta Ruexco, S.A. enpresari mila zortziehun eta hiru euro eta lau zentimoko (1.803,04 euro) zehapena jartzea.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea eta, horrekin batera, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa paratzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko da. Epe horretan ordaintzen ez badu, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko zaio.

Eta aipatutako enpresa, Ruexco, S.A., hondarreko helbidea Iruñean zuena (Manuel de Falla, 11-1.a A), egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) haren kopia bat eta, behar diren ondorioetarako, dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0207304