96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, ondoren adierazten diren garraio arloko zehapen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituzten gobernu erabakiei buruzkoa. Beraz, aipatu legeko 59.5 artikuluak xedatua betetzen da ondoren.

Repartos Miluce, S.A.L.ren ordezkari gisa Mariano Remacha jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 45. zehapen ebazpenaren aurka 2001eko maiatzaren 18an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 90,15 euroko (15.000 pta.) isuna ezarri zen Nafarroako Foruzaingoak 2000 maiatzaren 2an NA-4362-AV ibilgailuari N-121 errepidearen 55,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere aurreko astean gidatutako azken eguneko diskoa ez aurkezteagatik.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 20an Repartos Miluce, S.A.L.i jakinarazi zitzaion NA02764/00 zehapen espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak 2000 maiatzaren 2an NA-4362-AV ibilgailuari N-121 errepidearen 55,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere aurreko astean gidatutako azken eguneko diskoa ez aurkezteagatik.

2. 2000ko azaroaren 21ean, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko abenduaren 21ean, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2000ko azaroaren 21ean, epez kanpo, aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapenaren kalifikazioa aldatzen baita, salatuak eskatu zitzaion diskoa aurkeztu duelako -betiere, arau-haustea da agenteak salaketaren egunean eskatu zionean aurkeztu ez izana-. Zehapena egindako arau-haustearen arabera sailkatu da. Bestalde, espedientea ez da iraungi, abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 45. zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, irekitako zehapen prozedura bukatutzat jotzen da, eta Repartos Miluce, S.A.L.ri 90,15 euroko (15.000 pta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko maiatzaren 18an, Mariano Remacha Berche jaunak, Repartos Miluce, S.A..L.ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; bertan azaltzen du Lurreko Garraioa Antolatzeari buruzko 145. artikuluan eta Erregelamenduko 203. artikuluan preskripziorako ezarritako hiru hilabeteko epea urratu dela. Espedientea iraungi egin dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako. Egintza deuseza dela, prozedura urratzeagatik, ez baitzaio interesdunari ebazpen proposamena jakinarazi. Ez dela proportzionaltasunaren printzipioa kontuan izan zehapena sailkatzerakoan, behar diren inguruabar larrigarririk ez baita eman. Egitateak ukatzen ditu, frogarik eta salatzailearen berrespenik ez dagoela esanez.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du Lurreko Garraioa Antolatzeari buruzko 145. artikuluan eta Erregelamenduko 203. artikuluan preskripziorako ezarritako hiru hilabeteko epea urratu dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Beraz, honako kasu honetan hori da aplikatu behar den epea eta esan behar da ez dela inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau- hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Bestalde, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan."

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

2. Errekurtsogileak alegatu du espedientea iraungi egin dela, sei hilabete baino denbora luzeagoa iragan delako.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Alabaina, epe hori aldatu egin da kasu honetan aplikatu behar den arau baten bidez, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen bidez. Izan ere, lege horren 42.2 artikuluan hauxe ezarri da: 2. Berariaz emandako ebazpena jakinarazteko epea kasuan kasuko prozedurari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, baldin eta lege mailako arauren batek edo Europako Elkartearen araudiak epe luzeagoa ezartzen ez badu. 3. Prozedurari buruzko arauan jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez bada, epea hiru hilabetekoa izanen da. Bai epe hori eta bai aurreko idatz-zatian aipatutako epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita."

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aurkaturiko espedientean, hasiera-erabakia 2000ko abuztuaren 7koa da; egun hartan ireki zen zehapen espedientea, salaketaren jakinarazpenean ageri dena; zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina 2001eko urtarrilaren 16koa da. 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren iraupen-epe gehienezkoaren barruan jakinarazteko betebeharra bete egin dela ulertzeko, aski izanen da gutxienez ere ebazpenaren testu osoa biltzen duen jakinarazpena, bai eta behar bezala kreditaturiko jakinarazpen ahalegina ere; horrenbestez, ez da errekurtsogileak alegaturiko iraungipena gertatu, ez baita legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan.

3. Deuseztapena gertatu dela, ebazpen proposamena ez jakinaraztean prozedura urratu delako.

Horri buruz ondokoa adierazi behar da: Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatuari entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 16an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Zehapenaren gradua erabakitzeko orduan proportzionaltasun printzipioa ez dela kontuan hartu alegatu du, arauan sailkaturiko inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez baita gertatu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jartzen ahal zaie, eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa (276,47 euro) izan daiteke.

Oraingoan, 15.000 pezetako (90.15 euro) zehapena ezarri da; horrenbestez, tarte txikieneko zehapena. Hartara, ez da inolaz ere proportziorik gabea.

5. Egitateak ukatu ditu, ez frogarik ez salatzailearen berrespenik ez dagoela alegatuz

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluak ezarri duena gogorarazi behar da, testu horretan agintari izatea aintzatetsia duten funtzionario publikoek egiaztatu eta agiri publikoan, behar diren lege betekizunak betez, formalizatzen dituzten egitateek froga gisa balio dutela esaten da, ezertan ere kendu gabe interesdunek beren eskubideen alde aurkez ditzaketen frogak.

Oraingoan, errekurtsogilea da salatutako egitatea aldaraz dezakeen bakarra, eskatu zitzaion diskoa aurkeztuz; horixe gertatu da alegazioen fasean eta, horrenbestez, zehapen ebazpenean jada arau-haustearen sailkapena aldatu zitzaion, larria izatetik arina izatera. Hala eta guztiz ere, arau-haustea da salaketaren egunean, eskatu zion unean agenteari aurkeztu ez izana.

6. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Mariano Remacha Berche jaunak, Repartos Miluce, S.A.L. ordezkatuz, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 45. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honekadministrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi- errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. ordezkatuz, 2001eko apirilaren 25ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren 2001eko urtarrilaren 5eko 120. zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 1.382,33 euroko (230.000 pezeta)zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak BI-6553-AT matrikuladun ibilgailuari -B-096000-R arrastatzen zuena- 2000ko maiatzaren 18an, A-15 errepidearen 75,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere salgai galkorrak garraiatzeagatik horretarako behar den baimena indarrean eduki gabe. FRD 06-2002 ezaugarriak daramatza.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 20an Arriazu Ciriano, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA3004/00 zehapen espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak BI-6553-AT matrikuladun ibilgailuari -B-096000-R arrastatzen zuena- 2000ko maiatzaren 18an, A-15 errepidearen 75,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere salgai galkorrak garraiatzeagatik horretarako behar den baimena indarrean eduki gabe. FRD 06-2002 ezaugarriak daramatza.

2. 2000ko irailaren 15ean, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 200ko abenduaren 14an, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2000ko irailaren 15ean aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi egin zen, agintaritzaren agenteak eginiko salaketak egiazkotasun ustea duelako; uste hori ez da aldarazi interesdunak aurkezturiko aurkako frogekin, alegia ATP ziurtagiria indarrean edukitzea salaketaren egunean; zehapena eginiko arau-haustearen arabera sailkatu da, kontuan harturik garraioa salgaietarako ibilgailu astun batekin egiten ari zela. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 120 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Arriazu Ciriano, S.L.ri 1.382,33 euroko (230.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko apirilaren 25ean, José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Ariazu Ciriano, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hartan, espedientea artxibatzeko eskatzen zuen, egindako garraioa bermatzen duten ziurtagiriak eransten baititu.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Otsailaren 18ko 237/2000 Errege Dekretuak janariak tenperatura arautuan errepidez garraiatzen dituzten ibilgailu bereziek bete beharreko arau teknikoak ezarri ditu, eta bai horien kontrolerako prozedurak ere. Bada, 7. artikuluan dioenez, Espainian matrikulaturik dauden ibilgailu berezi guztiek, araudi teknikoen eta osasun-araudien menpeko janari edo elikagaiak tenperatura arautuan nazioko lurraldean zehar garraiatu ahal izateko, barruan eraman behar dute, garraio-zerbitzua egin bitartean, 9. artikuluan ezarritako ziurtagiri-ereduetako baten bat, edo haren fotokopia, kontrol-erakunde emaileak egiaztatua. Agiri hori erakutsi egin behar da baldin eta osasun, garraio edo industria gaietan eskumena duten organoek edo haien agenteek eskatzen badute.

Aztergai dugun kasuan, frogaturik geratu da salaketaren egunean salatutako ibilgailua behar zen baimena eduki gabe zebilela; izan ere, iraungitako baimen bat zeraman, errekurtsogilearenaz beste enpresa batetik eskuratutakoa. Errekurtsoaren fasean, harekin batera, ATISAEren ziurtagiri bat aurkeztu zuen; haren arabera, salatutako erdi-atoiak 2001eko urtarrilaren 10ean 2 zenbakiko baimena lortu du, eta 2004ko urtarrilaren 9ra arte du indarra.

Aurkeztutako dokumentuen bitartez, frogaturik geratu da salaketaren egunean ibilgailua baimenik gabe zebilela, eta egotzitako hori ez da inolaz ere aldarazi 7 hilabete beranduago baimen hori eskuratzeak, arauak agintzen duena baita salgai galkorren garraioa soilik arauetan ezarritako zehaztapenak betetzen dituzten ibilgailuetan egin daitekeela, eta ezin da ulertu baimena 7 hilabete beranduago eskuratu duen ibilgailu batek salaketaren egunean behar ziren baldintzak betetzen zituela -izan ere, inongo babesik gabe ari baitzen-.

2. Arau-hausteari artikulu hauek aplikatu zaizkio: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.q) artikulua eta haren Erregelamendua onetsi duen 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.s) artikulua. Artikulu horietan arau-hauste larritzat jotzen da salgai galkorrak garraiatzen direnean beraiei buruzko araudia ez betetzea; araudi horrek baimena eduki behar dela dio, eta errekurtsogileak iraungitako baimen bat zeukan.

3. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. ordezkatuz, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 120. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Trans Siguier, S.L.k, 2001eko martxoaren 8an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren 2001eko urtarrilaren 30eko 568 Foru Aginduaren aurka; haren bidez, 300,51 euroko (50.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak 5053NQ10 matrikuladun ibilgailuari 2000ko uztailaren 1ean, N-121-A errepidearen 14,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere salgaiak Alemaniatik Marokora eramateagatik behar diren tituluak beste batzuen izenean zeudela.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 25ean Trans Siguier S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 3779/00 zehapen espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak 5053NQ10 matrikuladun ibilgailuari 2000ko uztailaren 1ean, N-121-A errepidearen 14,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere salgaiak Alemaniatik Marokora eramateagatik behar diren tituluak beste batzuen izenean zeudela.

2. 2000ko urriaren 15ean, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko urtarrilaren 17an, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2000ko azaroaren 15ean aurkeztutako alegazioak aztertuta, arau-haustearen sailkapena aldatu zen, hura egiteko asmorik ez zegoela jota: baimenik gabe zirkulatzeagatik zehapen larri bat ezarriko zen, kopuru txikienarekin. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 30eko 568 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Trans Siguier, S.L.ri 300,51 euroko (50.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko martxoaren 8an, Trans Siguier, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hartan adierazten du errugabetasun ustearen printzipioa urratu dela eta ez zaiola salaketa egin zuen agentearen berrespen txostenik igorri. Ezarritako zehapenak proportzionaltasunaren printzipioa urratzen duela uste du. Ez zaiola ebazpen proposamena igorri alegatzen du.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak alegatu du prozeduraren tramitazioan errugabetasun ustearen printzipioa urratu dela eta ez zaiola salaketa egin zuen agentearen berrespen txostenik igorri..

Horri buruz, 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak -R. Ar. 9025- adierazi zuen zehatutako egitate bati buruzko salaketa (ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste bati buruz ari da) zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko. Printzipio hori legez jaso da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan, ondokoa esaten baitu: agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Gainera, kasu honetan, salaketa buletinaren froga-balioari gehitu behar zaio 2000ko azaroaren 11n aurkezturiko alegazioen idazkian errekurtsogileak salatutako egitateak aitortzen dituela, nahiz eta alegatu haiek egiteko asmorik ez zuela.

Salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena igortzeari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, errekurtsogileak berak egitateak aitortu baititu lehen aipaturiko alegazioen idazkian.

2. Errekurtsogileak uste du ezarritako zehapenak proportzionaltasun printzipioa urratzen duela.

Kontuan hartu behar da egotzitako egitatea Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 140 g) artikuluaren arau-haustea dela, baina oraingoan aipatu arauaren 141 o) artikuluan aurreikusitako mota arindua aplikatu da, prozeduraren tramitazioan kreditaturik geratu baita asmorik ez zegoela; arau-haustea larritzat sailkatu da, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoaren arabera

Horietarako 276,47 eurotik (46.001 pezeta) 1.382.33 eurora (230.000 pezeta) bitarteko isuna aurreikusten da. Oraingoan, 300,51 euroko (50.000 pezeta) isuna ezarri da, tarte txikienean. Horrenbestez, zehapena zuzen sailkatu da eta ez da proportzionaltasunaren printzipioa urratu.

3. Errekurtsogileak alegatu du ez zaiola ebazpen proposamena igorri.

Ebazpen proposamena falta izateari buruz ondokoa adierazi behar da: Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Interesatuari entzuteak, bestalde, ez du berariazko tramiterik behar, errekurtsogileak aurkezturiko alegazioen ondoren sarturiko aldaketa hark alegatutakoan baizik ez delako oinarritu, eta haren aldekoa delako

Horri buruz hitz egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2000ko ekainaren 26ko epaian, zuzenbideko bigarren oinarrian ondokoa dioenean: "Zalantzarik gabe egindako arau-hausteari eta ezarri beharreko zehapenari buruz zehapen espedientearen komunikazioan dagoen informazioaren eta gero ezarritako zehapenaren artean aldaketa nabarmen bat dagoela, Administrazioak bere jardunean sartutakoa errekurtsogilearen alegazioak aztertuta. Argi dago, halere, aldaketa hori errekurtsogileak zehapen espedientean alegatu eta frogatuan baizik ez dela oinarritzen eta, horrenbestez, aurreikusitako salbuespena ematen da; gainera, aldaketa argi eta garbi haren aldekoa da."

4. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea Trans Siguier S.L.k aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 30eko 568. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, 2001eko ekainaren 29an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2000 martxoaren 8ko 1553 zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 901,52 euroko (150.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Guardia Zibilak NA4314Y matrikuladun ibilgailuari 2000ko abuztuaren 1ean, N-121 errepidearen 54.000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 43.000 kg, harea garraiatzeagatik Artederretatik Sadabaraino -20041334 zenbakiko zama- albaranaren kopiaren arabera- 38.000 kg garraiatzeko baimena zuela. Behar baino 5.000 kg gehiago.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko otsailaren 2an Hormigones Arga, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA04011/00 zehapen espedientearen irekitzea, Trafikoko Guardia Zibilak NA4314Y matrikuladun ibilgailuari 2000ko abuztuaren 1ean, N-121 errepidearen 54.000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 43.000 kg, harea garraiatzeagatik Artederretatik Sadabaraino -20041334 zenbakiko zama-albaranaren kopiaren arabera- 38.000 kg garraiatzeko baimena zuela. Behar baino 5.000 kg gehiago.

2. 2001eko otsailaren 13an, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko apirilaren 18an, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2001eko otsailaren 13an aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi baita, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin duelako Lurreko Garraioen Antolamenduari Legearen 145. artikulua; bertan ezartzen preskripzio epeak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen direla, salbu arau-hauste arinen kasuan: halakoetan urtebeteko epea izanen da. Beraz, honako kasu honetan bi urteko epea dago, eta ez da epe hori iragan. Zama-albarana, bestalde, tresna erabakigarria da bai benetan garraiatutako zama kreditatzeko bai hura kobratzeko ere. Zehapena eginiko arau-haustearen arabera eta antzemandako gehiegizko pisuaren arabera sailkatu da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1553 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Hormigones Arga, S.A.ri 901,52 euroko (150.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko ekainaren 29an, Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; bertan azaltzen du preskripzioa gertatu dela salaketa egin zen egunetik bi hilabete baino gehiago iragan direlako. Prozedura urratu dela ebazpen proposamena ez delako jakinarazi. Ez dela proportzionaltasun printzipioa kontuan izan zehapena sailkatzerakoan, ez baita inongo inguruabar astungarririk gertatu. Zehapen ebazpenak ez dituela aztertzen alegazioetan planteaturiko gai guztiak. Egitateak ukatu eta adierazten du ez dagoela ez frogarik ez salaketa jarri zuen agentearen berrespenik ere.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazten du preskripzioa gertatu dela, salaketa egin zenetik bi hilabete baino gehiago iragan direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Beraz, honako kasu honetan hori da aplikatu behar den epea eta esan behar da ez dela inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau- hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Horrenbestez, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik; prozedura honetan ez dira, ordea, bi urte iragan.

2. Prozedura urratu dela ebazpen proposamena ez delako jakinarazi.

Horri buruz ondokoa adierazi behar da: Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatuari entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, inpugnatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 16an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

3. Ez dela proportzionaltasun printzipioa kontuan izan zehapena sailkatzerakoan, ez baita legez ezarritako inongo inguruabar astungarririk gertatu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Halakoetarako, 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna aurreikusten da.

Oraingoan, 150.000 pezetako zehapena ezarri da, baimendutako pisu gehienezkoaz gainetik antzeman denarengatik.

Horrenbestez, zehapena behar bezala sailkatu da, eta ez da proportzionaltasunaren printzipioa urratu.

4. Zehapen ebazpenak ez dituela aztertzen alegazioetan planteaturiko gai guztiak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1. artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean aurkeztutako arazo guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

1553/2001 zehapen ebazpena behar adina motibatutako ebazpena da: interesdunak planteaturiko gaiak aztertzen dira, egitateak aztertzen dira, bertan ematen diren inguruabarrak adierazten dira (eguna, lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula), bai eta egitatea zein arau-hauste mota den eta zein zehapen dagokion ere; bestalde, arau-haustea eta zehapena sailkatzeko erabili diren manuak berariaz aipatu dira, eta errekurtsogileak aurkezturiko alegazioak ere aztertu dira, nahiz eta ondokoarengatik ez diren kontuan hartu: Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Beraz, honako kasu honetan bi urteko epea da aplikatu behar dena, eta esan behar da ez dela inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean. Bestela, egitateari buruz esan behar da zama-albarana tresna erabakigarria da bai benetan garraiatutako zama kreditatzeko bai hura kobratzeko ere. Zehapena eginiko arau-haustearen arabera eta antzemandako gehiegizko pisuaren arabera sailkatu da.

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat sailkatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenak aurkara daitezen eta jurisdikzioak berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Hartara, zehapen ebazpenak uneoro errespetatu ditu salatuak urratutzat ematen dituen manuak, ebazpen arrazoiduna baita, interesdunek planteaturiko gaiei buruz erabakiak hartu dituena, aurkezturiko frogak baloratu dituena, eta egitateak, haien erantzulea, egindako arau-haustea eta ezarri beharreko zehapena finkatu dituena.

Horri buruz, gehitu beharra dago "administrazio egintza baten terminoen laburra eta adierazpideen zehaztasuna ezin direla nahastu motibazio ezarekin (1990eko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren Epaia -R. Ar. 9918-). Motibazioak, jakina den bezala, ez du derrigor ekartzen ebazpena justifikatzen duten egitateen eta Zuzenbideko oinarrien aipamen laburra egitea (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Aurkaturiko ebazpenean, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen dira.

5. Egitateak ukatu eta adierazten du ez dagoela ez frogarik ez salaketa jarri zuen agentearen berrespenik ere.

Horri buruz, gogorarazi beharra dago errugabetasun ustea, epaitegien interpretazioaren arabera, agintaritzaren agenteek eginiko salaketekin deuseztatzen dela, salaketak agertzen duen horren kontrakoa frogatzen ez den bitartean; froga hori aurkeztea, noski, salatutako egitateak ukatzen dituen edo haien aurka dagoen horri dagokio. Egia da, gainera, agenteak, bere salaketa-buletinean, salatutako egitateari buruz eman zitzakeen froga-elementu guztiak eman zituela (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko epaiaren seigarren zuzenbideko oinarria).

Aurkaturiko espedientean, errugabetasun ustea 2000ko abuztuaren 1eko 20041334 zama-albaranarekin aldarazi da; bertan, egotzitako arau-haustea agertzen da, bai eta, tazituki, aurkezturiko errekurtsoaren idazkian, non orokorrean salatutako egitatea ukatzen duen baina aurkako ezer alegatu gabe eta aldi berean proportzionaltasun printzipioa aplikatzeko eskatuz.

Salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena igortzeari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, salaketaren egunean berean egin zen zama-albaranak frogatzen duelako arau-haustea.

6. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1553. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeitabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, 2001eko ekainaren 29an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko martxoaren 8ko 1555 zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 300,51 euroko (50.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Guardia Zibilak NA-4314-Y matrikuladun ibilgailuari N-121 errepidearen 54,400 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 12 ordu eta 15 minutuz gidatzeagatik 8 orduko atseden kontsekutiboa egin gabe. Diskoaren kopia erantsi da.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko otsailaren 2an Hormigones Arga, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA04013/00 zehapen espedientearen irekitzea, Trafikoko Guardia Zibilak NA-4314-Y matrikuladun ibilgailuari N-121 errepidearen 54,400 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 12 ordu eta 15 minutuz gidatzeagatik 8 orduko atseden kontsekutiboa egin gabe. Diskoaren kopia erantsi da.

2. 2001eko otsailaren 13an, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko apirilaren 19an, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2001eko otsailaren 13an aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi egin da, salatutako egitatea kreditaturik geratu baita agenteak erretiraturiko diskoa aztertuz; interesdunak ez du aurkako frogarik aurkeztu: egitatea ukatu baizik ez du egin. Preskripzioari dagokionez, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua; hartan, ezartzen da preskripzio epeak 30/1992 Legearen 132. artikuluan finkatutakoak izanen direla, salbu arau-hauste arinen kasuan -urtebete-. Arau-hauste hau larritzat sailkatu da eta, horrenbestez, bi urteko epea dago; epe hori ez da iragan, espedientean kreditatu den bezala. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1555 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Hormigones Arga, S.A.ri 300,51 euroko (50.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko ekainaren 29an, Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; bertan azaltzen du preskripzioa gertatu dela salaketa egin zen egunetik bi hilabete baino gehiago iragan direlako. Prozedura urratu dela ebazpen proposamena ez delako jakinarazi. Ez dela proportzionaltasun printzipioa kontuan izan zehapena sailkatzerakoan, ez baita inongo inguruabar astungarririk gertatu. Zehapen ebazpenak ez dituela aztertzen alegazioetan planteaturiko gai guztiak. Egitateak ukatu eta adierazten du ez dagoela ez frogarik ez salaketa jarri zuen agentearen berrespenik ere.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazten du preskripzioa gertatu dela, salaketa egin zenetik bi hilabete baino gehiago iragan direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Beraz, honako kasu honetan hori da aplikatu behar den epea eta esan behar da ez dela inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau- hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Horrenbestez, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baizik; prozedura honetan ez dira, ordea, bi urte iragan.

2. Prozedura urratu dela ebazpen proposamena ez delako jakinarazi.

Horri buruz ondokoa adierazi behar da: Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatuari entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 16an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

3. Ez dela proportzionaltasun printzipioa kontuan izan zehapena sailkatzerakoan, ez baita legez ezarritako inongo inguruabar astungarririk gertatu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Larritzat sailkatu da.

Horietarako, 46.001 pezeta (276,47 euro) eta 230.000 pezeta (1.382,33 euro) bitarteko isuna aurreikusi da.

Oraingo kasuan, 50.000 pezetako (300,51 euro) zehapena ezarri da, antzemandako gidatze aldi luzeegiarengatik

Horrenbestez, zehapena behar bezala sailkatu da, eta ez da proportzionaltasunaren printzipioa urratu.

4. Zehapen ebazpenak ez dituela aztertzen alegazioetan planteaturiko gai guztiak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1. artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean aurkeztutako arazo guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

Maiatzaren 8ko 1555/2001 zehapen ebazpena behar adina motibatutako ebazpena da: interesdunak planteaturiko gaiak aztertzen dira, egitateak aztertzen dira, bertan ematen diren inguruabarrak adierazten dira (eguna, lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula), bai eta egitatea zein arau-hauste mota den eta zein zehapen dagokion ere; bestalde, arau-haustea eta zehapena sailkatzeko erabili diren manuak berariaz aipatu dira, eta errekurtsogileak aurkezturiko alegazioak ere aztertu dira, nahiz eta ondokoarengatik ez diren kontuan hartu: Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Beraz, honako kasu honetan bi urteko epea da aplikatu behar dena, eta esan behar da ez dela inondik inora ere igaro, espedientean kreditatu den bezala.

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat sailkatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenak aurkara daitezen eta jurisdikzioak berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Hartara, zehapen ebazpenak uneoro errespetatu ditu salatuak urratutzat ematen dituen manuak, ebazpen arrazoiduna baita, interesdunek planteaturiko gaiei buruz erabakiak hartu dituena, aurkezturiko frogak baloratu dituena, eta egitateak, haien erantzulea, egindako arau-haustea eta ezarri beharreko zehapena finkatu dituena.

Horri buruz, gehitu beharra dago "administrazio egintza baten terminoen laburra eta adierazpideen zehaztasuna ezin direla nahastu motibazio ezarekin (1990eko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren Epaia -R. Ar. 9918-). Motibazioak, jakina den bezala, ez du derrigor ekartzen ebazpena justifikatzen duten egitateen eta Zuzenbideko oinarrien aipamen laburra egitea (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Aurkaturiko ebazpenean, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen dira.

5. Egitateak ukatu eta adierazten du ez dagoela ez frogarik ez salaketa jarri zuen agentearen berrespenik ere.

Horri buruz, gogorarazi beharra dago errugabetasun ustea, epaitegien interpretazioaren arabera, agintaritzaren agenteek eginiko salaketekin deuseztatzen dela, salaketak agertzen duen horren kontrakoa frogatzen ez den bitartean; froga hori aurkeztea, noski, salatutako egitateak ukatzen dituen edo haien aurka dagoen horri dagokio. Egia da, gainera, agenteak, bere salaketa-buletinean, salatutako egitateari buruz eman zitzakeen froga-elementu guztiak eman zituela (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko epaiaren seigarren zuzenbideko oinarria).

Aurkaturiko espedientean, errugabetasun ustea agenteak erretiratutako diagrama-diskoarekin aldarazi da; bertan, egotzitako arau-haustea agertzen da, bai eta, tazituki, aurkezturiko errekurtsoaren idazkian, non orokorrean salatutako egitatea ukatzen duen baina aurkako ezer alegatu gabe eta aldi berean proportzionaltasun printzipioa aplikatzeko eskatuz.

Salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena igortzeari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzitako arau-haustea zuzenean egiaztatu baita agenteak salatuari erretiratu zion diagrama-diskoan.

6. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga S.A. ordezkatuz, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1555. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeitabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga ordezkatuz, 2001eko ekainaren 29an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1500 zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 360,61 euroko (60.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Guardia Zibilak NA4314Y matrikuladun ibilgailuari 2000ko abuztuaren 4an, N-121 errepidearen 30,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 41.060 kg, harea garraiatzeagatik -20042048 zenbakiko zama-tiketan egiaztatu bezala- 38.000 kg garraiatzeko baimena zuela.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko otsailaren 2an Hormigones Arga, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA04058/00 zehapen espedientearen irekitzea, Trafikoko Guardia Zibilak NA4314Y matrikuladun ibilgailuari 2000ko abuztuaren 4an, N-121 errepidearen 30,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 41.060 kg, harea garraiatzeagatik -20042048 zenbakiko zama-tiketan egiaztatu bezala- 38.000 kg garraiatzeko baimena zuela.

2. 2001eko otsailaren 13an, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko apirilaren 23an, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2001eko otsailaren 13an aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi egin zen, antzemandako gehiegizko pisua zama-albaranarekin islatu baitzen; ezin da zalantzan jarri baskularen funtzionamendua arau-hauste bat egiteaz ari garenean, gainera kontuan hartzen bada haren funtzionamendua ontzat eman dela zamaketa egiterakoan baskula horrexetan pisatu baitziren salgaiak; bertan ageri diren datuak egiazkoak ez direla ez da demostratu, behar den frogarekin. Zehapena eginiko arau-haustearen eta ibilgailuak baimenduta daukan gehienezkoaren aldean antzemandako gehiegizko pisuaren arabera sailkatu da. Ez antzeman preskripzioa gertatu denik, 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarrian ezarritakoaren indarrez". Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1500 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Hormigones Arga, S.A.ri 360,61 euroko (60.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko ekainaren 29an, Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; bertan azaltzen du espedientea iraungita dagoela, legez ezarritako epea 6 hilabetez gainditu baita. Halaber, arau-haustearen preskripzioa gertatu dela dio, salaketa jakinarazi zenetik bi hilabete baino gehiago iragan direlako. Prozedura ere urratu da, zehapen proposamena ez jakinarazteagatik. Proportzionaltasunaren printzipioa ez da aintzat hartu zehapena sailkatzerakoan, ez baita legez ezarritako inguruabar astingarririk gertatu. Halaber, zehapen ebazpena motibatu gabe dagoela dio, bai eta alegazioetan planteatutako gaiak ez direla kontuan hartu. Egitateak ukatu eta froga-bide bakarra salaketa bera dela dio, eta agenteak hura ez duela berretsi.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak dio espedientea iraungi egin dela, legez ezarritako 6 hilabeteko epea iragan delako.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Alabaina, epe hori aldatu egin da kasu honetan aplikatu behar den arau baten bidez, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen bidez. Izan ere, lege horren 42.2 artikuluan hauxe ezarri da: 2. Berariaz emandako ebazpena jakinarazteko epea kasuan kasuko prozedurari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, baldin eta lege mailako arauren batek edo Europako Elkartearen araudiak epe luzeagoa ezartzen ez badu. 3. Prozedurari buruzko arauan jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez bada, epea hiru hilabetekoa izanen da. Bai epe hori eta bai aurreko idatz-zatian aipatutako epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita."

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aurkaturiko espedientean, hasiera-erabakia 2000ko azaroaren 24koa da; egun hartan ireki zen zehapen espedientea, salaketaren jakinarazpenean ageri dena; zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina maiatzaren 18koa da. 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren iraupen-epe gehienezkoaren barruan jakinarazteko betebeharra bete egin dela ulertzeko, aski izanen da gutxienez ere ebazpenaren testu osoa biltzen duen jakinarazpena, bai eta behar bezala kreditaturiko jakinarazpen ahalegina ere; horrenbestez, ez da errekurtsogileak alegaturiko iraungipena gertatu, ez baita legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan.

2. Halaber, errekurtsogileak dio arau-hausteak preskribitu duela, salaketa jakinarazi zenetik bi hilabete baino gehiago iragan direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Beraz, honako kasu honetan hori da aplikatu behar den epea eta esan behar da ez dela inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau- hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Horrenbestez, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baino; epe hori ez da iragan erreferentziako prozeduran.

Bestalde, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan."

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

3. Prozedura urratu egin dela, ebazpen proposamena jakinarazi ez delako.

Horri buruz ondokoa adierazi behar da: Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatuari entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 16an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez dela proportzionaltasun printzipioa kontuan izan zehapena sailkatzerakoan, ez baita legez ezarritako inongo inguruabar astungarririk gertatu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Larritzat sailkatu da.

Horietarako, 46.001 pezeta (276,47 euro) eta 230.000 pezeta (1.382,33 euro) bitarteko isuna aurreikusi da.

Oraingo kasuan, 50.000 pezetako (300,51 euro) zehapena ezarri da, eta, horrenbestez, tarte txikieneko zehapena ezarri da, antzemandako pisuaren arabera. Hartara, ez da inolaz ere proportziorik gabea.

5. Ebazpen proposamena ez dagoela motibaturi, eta ez direla alegazioetan planteatutakoak kontuan izan.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1. artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean aurkeztutako arazo guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

1500/2001 zehapen ebazpena behar adina motibatutako ebazpena da: interesdunak planteaturiko gaiak aztertzen dira, egitateak aztertzen dira, bertan ematen diren inguruabarrak adierazten dira (eguna, lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula), bai eta egitatea zein arau-hauste mota den eta zein zehapen dagokion ere; bestalde, arau-haustea eta zehapena sailkatzeko erabili diren manuak berariaz aipatu dira, eta errekurtsogileak aurkezturiko alegazioak ere aztertu dira, nahiz eta ondokoarengatik ez diren kontuan hartu: "antzemandako gehiegizko pisua zama-albaranean islatu zen; ezin da zalantzan jarri baskularen funtzionamendua arau-hauste bat egiteaz ari garenean, gainera kontuan hartzen bada haren funtzionamendua ontzat eman dela zamaketa egiterakoan baskula horrexetan pisatu baitziren salgaiak; bertan ageri diren datuak egiazkoak ez direla ez da demostratu, behar den frogarekin. Zehapena eginiko arau-haustearen eta ibilgailuak baimenduta daukan gehienezkoaren aldean antzemandako gehiegizko pisuaren arabera sailkatu da. Ez antzeman preskripzioa gertatu denik, 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarrian ezarritakoaren indarrez".

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoraziko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat sailkatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenak aurkara daitezen eta jurisdikzioak berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Hartara, zehapen ebazpenak uneoro errespetatu ditu salatuak urratutzat ematen dituen manuak, ebazpen arrazoiduna baita, interesdunek planteaturiko gaiei buruz erabakiak hartu dituena, aurkezturiko frogak baloratu dituena, eta egitateak, haien erantzulea, egindako arau-haustea eta ezarri beharreko zehapena finkatu dituena.

6. Egitateak ukatu eta uste du frogabide bakarra salaketa bera dela, eta agentearen berrespenik ez dagoela.

Horri buruz, gogorarazi beharra dago errugabetasun ustea, epaitegien interpretazioaren arabera, agintaritzaren agenteek eginiko salaketekin deuseztatzen dela, salaketak agertzen duen horren kontrakoa frogatzen ez den bitartean; froga hori aurkeztea, noski, salatutako egitateak ukatzen dituen edo haien aurka dagoen horri dagokio. Egia da, gainera, agenteak, bere salaketa-buletinean, salatutako egitateari buruz eman zitzakeen froga-elementu guztiak eman zituela (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko epaiaren seigarren zuzenbideko oinarria).

Aurkaturiko espedientean, errugabetasun ustea 2000ko abuztuaren 4ko 20042048 zama-albaranarekin aldarazi da; bertan, egotzitako arau-haustea agertzen da, bai eta, tazituki, aurkezturiko errekurtsoaren idazkian, non orokorrean salatutako egitatea ukatzen duen baina aurkako ezer alegatu gabe eta aldi berean proportzionaltasun printzipioa aplikatzeko eskatuz.

Salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena igortzeari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, salaketaren egunean berean egin zen zama-albaranak frogatzen duelako arau-haustea.

7. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Arga, S.A. ordezkatuz, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 8ko 1500. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeitabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

José Muñoa Urbina jaunak, 2001eko ekainaren 20an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 26ko 1433 zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 601,01 euroko (100.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak SS-9587-AP matrikuladun ibilgailuari 2000ko abuztuaren 7an, N-1 errepidearen 410.000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere salgaiak garraiatzeagatik takografoa hondaturik duela.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko abenduaren 14an José Muñoa Urbina jaunari jakinarazi zitzaion NA04091/00 zehapen espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak SS-9587-AP matrikuladun ibilgailuari 2000ko abuztuaren 7an, N-1 errepidearen 410.000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere salgaiak garraiatzeagatik takografoa lehen egunetik hondaturik duela; diskoek trazu lodi ilunak ageri dituzte. Diskoen fotokopia erantsi da.

2. 2000ko abenduaren 29an, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko apirilaren 23an, Garraio Zerbitzuko Ikuskatzaileak txostena eman zuen, non behar ziren jarduketak egin ondoren eta interesdunak 2000ko abenduaren 29an aurkeztutako alegazioak aztertuta, zehapena berretsi egin zen; izan ere, ez da gertatu aipaturiko forma-akatsetako bakarra ere, prozeduraren hasiera Administrazioaren ariozkoa baita, hau da, jasotako jakinarazpenarekin hasten da -jakinarazpen horrek 1211/1990 Errege Dekretuko 207. artikuluan jasotako baldintza guzti-guztiak betetzen ditu-. Edukiari dagokionez, egiaztaturiko egitatea ez da ezertan aldarazi, hain zuzen ere 7 eguneko epean takografoa ez baita konpondu -arau-hauste larria-, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 141.h) artikuluari jarraituz. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 26ko 1433 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta José Muñoa Urbina jaunari 601,01 euroko (100.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko ekainaren 20an, José Muñoa Urbina jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hartan adierazten du prozedura urratu dela instruktorearen nortasunari dagokionez, erantzukizuna aitortzeari dagokionez eta urratutako manua ez aipatzeagatik. Halaber, ebazpen proposamena ez zaiola jakinarazi dio. Errekurtsogileak egitateak ukatzen ditu, ustezko errugabetasun printzipioaren babesean. Azkenik, espedientea iraungi egin dela dio, legez ezarritako epea iragan delako.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazten du prozedura urratu dela instruktorearen nortasunari dagokionez, erantzukizuna aitortzeari dagokionez eta urratutako manua ez aipatzeagatik.

Prozedura aztertuta, egiaztatu ahal izan da Lurreko Garraioa Antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak eta hura garatzeko Erregelamenduak -irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaz onetsi zen, eta gero 1772/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen; azken horren bitartez, 16/1987 Legea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera egokitzen da- eskatzen dituen jarduketa guztiak zehatz-mehatz bete direla. Hona agertzen diren jarduketak: agintaritzaren agentearen salaketa; salatuari zehapen espedientea irekitzeko agindua eman dela behar den moduan jakinaraziko zaio, hari alegazioak aurkezteko aukera eman ondoren; errekurtsogilea ez zen eskubide horretaz baliatu. Halaber, Ikuskaritzaren txosten bat dago, zehapenari buruzko ebazpena baino lehenagokoa. Azkenean, zehapena ezartzeko ebazpena eman zen. Beraz, ezin da inola esan prozedura deuseza denik.

Instruktoreari dagokionez, salaketaren jakinarazpenean argi eta garbi azaldu da espedientearen instruktorea Nafarroako Gobernuko garraio zerbitzuko ikuskatzailea dela; halaber, adierazi da apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legean ezarri denaren arabera garraioen arloan zehapenak ezartzeko eskumenak dituen organoa Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria dela.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legeak, IX. tituluan, zehapen ahalmenaren erabilera eskuordetzeko debekua kendu zuen.

Aurrekoaren indarrez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskumen horien erabilera zuzendari nagusien esku uzten du.

Jakinarazpenean, gainera, instruktorea errefusatzeko araubidea ezartzen du, bai eta salatuak alegazioak eta erabili nahi dituen frogak aurkezteko eskubidea ere, bai eta salatutako egitatea zein den, hautsitako arauak zein diren eta zein zehapen arau aplikatuko diren; halaber, dagokion zehapena, arau-haustearen eguna, ordua eta lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula eta salatzailearen identitatea ere jasotzen ditu. Horrenbestez, errekurtsogilearen eskubide guztiak bermatzeko baldintza guztiak betetzen ditu eta ez zaio inongo indefentsiorik sortu.

2. Halaber, ebazpen proposamena ez zaiola jakinarazi adierazten du.

Horri buruz ondokoa adierazi behar da: Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek 212. artikuluan dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Kasu honetan, gainera, ez zegoen interesatuari entzuteko tramitea berariaz egin beharrik ere, interesatuak jadanik ezagutzen zuelako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenaren bidez gero berretsi zen zehapen proposamena ere barne zela.

Horri buruz, Auzitegi Gorenak ondokoa esan du 1999ko ekainaren 22ko epaian: 1999ko maiatzaren 25ean eta 16an, areto horrek, honen antzeko kasuetan, ondokoa ebatzi du: "Esan daiteke egotzitakoari buruz informatuta izateko eskubidea, funtsean Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatuta dagoena, administrazioaren zehapen prozeduran bete ohi dela ebazpen proposamena jakinaraztearekin; izan ere, ebazpenean jasota dago interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna. Aparteko kasuetan tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean pronuntziamendu zehatza jakinarazi baldin bazen."

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak aipatu egin dira; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

3. Errekurtsogileak egitateak ukatzen ditu, errugabetasun ustearen babesean.

Horri buruz, gogorarazi beharra dago errugabetasun ustea, epaitegien interpretazioaren arabera, agintaritzaren agenteek eginiko salaketekin deuseztatzen dela, salaketak agertzen duen horren kontrakoa frogatzen ez den bitartean; froga hori aurkeztea, noski, salatutako egitateak ukatzen dituen edo haien aurka dagoen horri dagokio. Egia da, gainera, agenteak, bere salaketa-buletinean, salatutako egitateari buruz eman zitzakeen froga-elementu guztiak eman zituela (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko epaiaren seigarren zuzenbideko oinarria).

Aurkaturiko espedientean, errugabetasun ustea diagrama-diskoekin aldarazi da; bertan, egotzitako arau-haustea agertzen da, bai eta, tazituki, aurkezturiko errekurtsoaren idazkian, non orokorrean salatutako egitatea ukatzen duen baina ezer zehatzik alegatu gabe.

4. Errekurtsogileak dio espedientea iraungi egin dela, legez ezarritako epea iragan delako.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Alabaina, epe hori aldatu egin da kasu honetan aplikatu behar den arau baten bidez, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen bidez. Izan ere, lege horren 42.2 artikuluan hauxe ezarri da: 2. Berariaz emandako ebazpena jakinarazteko epea kasuan kasuko prozedurari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, baldin eta lege mailako arauren batek edo Europako Elkartearen araudiak epe luzeagoa ezartzen ez badu. 3. Prozedurari buruzko arauan jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez bada, epea hiru hilabetekoa izanen da. Bai epe hori eta bai aurreko idatz-zatian aipatutako epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita."

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

00-11-24 da hasiera emateko erabakiaren eguna; egun hartan ireki zen zehapen espedientea, eta salaketaren jakinarazpenean agertzen da. Zehapen ebazpenaren jakinarazpena, berriz, 01-05-23koa da. Horrenbestez, ezin da esan legez ezarritako 6 hilabeteko epea iragan denik.

5. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea José Muñoa Urbina jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 26ko 1433. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeitabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Soren Anderson jaunak, Trans Desa, S.L. ordezkatuz, 2001eko ekainaren 19an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1156 zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 1.382,33 euroko (230.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak M-4384-SU matrikuladun ibilgailuari, 2000ko irailaren 8an, N-121-A errepidearen 39.900 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere takografoa manipulatzeagatik, halako moduan non tarteen lerroak bat ez baitatoz 2000ko urriaren 6,7 diskoan eta 2000ko urriaren 7ko diskoan.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko otsailaren 2an Trans Desa, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0058/01 zehapen espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak M-4384-SU matrikuladun ibilgailuari, 2000ko irailaren 8an, N-121-A errepidearen 39.900 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere takografoa manipulatzeagatik, halako moduan non tarteen lerroak bat ez baitatoz 2000ko urriaren 6,7 diskoan eta 2000ko urriaren 7ko diskoan.

Komunikazio horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki jotzen zituen alegazio eta frogak aurkezteko.

Epe hori iraganik, ez zuen inongo alegaziorik aurkeztu eta ez zuen, ezta ere, arau-haustea aldarazteko inongo frogarik proposatu.

2. 2001eko martxoaren 19an, Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen; bertan, egoki jotzen zuen zehapena berrestea, interesdunak ez alegaziorik ez frogarik ere ez duelako aurkeztu legez ezarritako epean. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1156 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Trans Desa, S.L.ri 1.382,33 euroko (230.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

Ebazpen hori 2001eko maiatzaren 7an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

3. 2001eko ekainaren 19an, Soren Andersonek, Trans Desa, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra: Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1156 zehapen ebazpena 2001eko maiatzaren 7an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 47. artikuluak dio lege horretan edo gainerako legeetan ezarritako termino eta epeen ondorioz, administrazio publiko eskudunen zerbitzuko agintari eta langileak, bai eta interesdunak ere, gai horiek tramitatzera behartzen ditu.

30/1992 Legeko 115. artikuluak dio hilabetekoa izanen dela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea, egintza berariazkoa bada.

Arau horren 48.2 artikuluak dio epea hilabetetan ezartzen bada, hilabeteak kasuan kasuko egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko direla kontatzen, edo, bestela, administrazio isiltasunaren bidezko baiestea edo ezestea gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera. Horrenbestez, errekurtsoa aurkezteko azken eguna, oraingoan, 2001eko ekainaren 7a zen.

Horrenbestez, 2001eko ekainaren 19an aurkeztutako errekurtsoa arauetan ezarritako epeaz kanpo aurkeztu da. Horrenbestez, bidezkoa da hura ez onartzea

Horri buruz, Auzitegi Gorenak bere epaietan behin eta berriz adierazi du (Auzitegi Goreneko 1. Sailaren 1988ko abenduaren 23ko epaia, 3. zuzenbideko oinarria) prozesuetako bukaera guztiak iraungipenarengatik direla eta ez preskripzioarengatik.

Prozesuari dagozkion manuak, behin eta berriz bai Konstituzio Auzitegiak -urriaren 31ko 202/1988 epaia- bai Auzitegi Gorenak -1993ko martxoaren 18ko eta 30eko epaiak- emandako doktrinaren arabera, izaera publikoa dute, eta haiei buruzko interpretazioa egitekotan, ezin izanen du legez ezarritako baliabideetara jotzeko eskubidea murriztu. Beraz, ezin da ondorioztatu epeak arbitrarioki luzatzen ahal direnik, ez eta haiek parteek borondatez ezar ditzaketenik ere (urtarrilaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 epaia). Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz ez du onartu berari aurkeztutako babes errekurtsoa, baldin eta Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluak ezartzen duen hogei eguneko epetik egun bat iragan bada (besteak beste, 206/1985 eta 230/1990 autoak).

Azaldutakoa dela eta, gora jotzeko errekurtsoa ezin da onartu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115. artikuluan ezarritako hilabeteko epeaz kanpo aurkeztu zelako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea Soren Andersonek, Trans Desa, S.L. ordezkatuz, aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1156 zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkari eginkizunetan, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Andrés Madorrán Antoñanzas jaunak, Madorrán Pérez, S.L. ordezkatuz, 2001eko uztailaren 5ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1165 zehapen ebazpenaren aurka; haren bidez, 1.382,33 euroko (230.000 pezeta) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak NA-1525-BD matrikuladun ibilgailuari 2000ko irailaren 19an, NA-134 errepidearen 24,200 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere diagrama-diskoa manipulatzeagatik.

I.-Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko otsailaren 5ean Madorrán Pérez S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 0098/01 zehapen espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak NA-1525-BD matrikuladun ibilgailuari 2000ko irailaren 19an, NA-134 errepidearen 24,200 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere diagrama-diskoa manipulatzeagatik. Puntuak ez datoz bat jasotako kilometroen aldearekin. Diskoen fotokopia erantsi da.

2. Komunikazio horretan adierazten zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki jotzen zituen alegazio eta frogak aurkezteko.

Epe hori iraganik, ez zuen inongo alegaziorik aurkeztu, ez eta frogarik proposatu ere, arau-haustearen egitea aldarazteko.

3. 2001eko martxoaren 19an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta interesdunak legez ezarritako epean alegaziorik aurkeztu ez duenez, egoki jotzen da espedientearen ebazpena proposatzea. Arau-haustea larritzat jotzen da, 16/1987 Legeko 141.h) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta 1.382,33 euroko (230.000 pezeta) zehapena proposatzen da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1165 zehapen ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen prozedura, eta Madorrán Pérez S.L.ri 1.382,33 euroko (230.000 pezeta) zehapena ezarri zitzaion.

4. 2001eko uztailaren 5ean, Andrés Madorrán Antoñanzas jaunak, Madorrán Pérez, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa; bertan egitateak ukatzen ditu. Salaketak sinadurarik ez zuela alegatzen du. Haren ustez, arau-haustea preskribituta eta espedientea iraungita daude.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak egitateak ukatzen ditu.

Horri buruz, 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak -R. Ar. 9025- adierazi zuen zehatutako egitate bati buruzko salaketa (ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste bati buruz ari da) zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko. Printzipio hori legez jaso da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan, ondokoa esaten baitu: agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Oraingoan, agenteak formulaturiko salaketaren buletinaren froga balioari diagrama-diskoak erantsi behar zaizkio, zeren eta haiek irakurrita argi baitago ibilitako lekuen lerroa ez dela bat bi diskoetan. Halaber, bigarren diskoan, 2000ko irailaren 18koan, 66 punta daude; hau da, disko horretan, 660 kilometro erregistratu dira. Gidariak diskoa ireki eta ixtean eginiko oharpenen arabera, ordea, 779 kilometro egin dira. Horrenbestez, ibilitako lekuen lerroan 119 kilometro erregistratu gabe daude. Diskoak, bestalde, zehatutako arau-haustearen froga nahikoa dira.

Konstituzioak jasotako errugabetasun usteak Administrazioak froga-jarduera gutxieneko bat egitea eskatzen du, baina ez du babesten administratuei ere dagokien froga-jardueraren bidez justifikatu gabeko egitateen errealitatearen ukapen soila.

2. Errekurtsogileak alegatu du salaketak ez zuela inolako sinadurarik.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 210. artikuluak ezarri zuen berariaz izendatutako instruktoreak, aurreko artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen den informazioa jaso ondoren, salatuari ondoko zehaztasunak jakinaraziko dizkio: egotzi zaion egitatea, urratu duen manua, aplikatzen ahal zaion manu zehatzailea, bidezkoa baldin bada ezarriko dioten zehapena, instruktorearen izena, zehapen prozedura ebazteko eskumena daukan organoaren izena, eta eskumen hori eman dion araua; gainera, ohartaraziko zaio hamabost eguneko epea duela bere eskubideari komeni zaiona adierazteko eta, frogaren batez baliatu nahi izanez gero, hura ekarri edo proposatzeko.

Bada, jakinarazpena azterturik, egiaztatu egin da aurretik aipaturiko arauak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela.

3. Azkenik, errekurtsogileak uste du arau-haustea preskribituta eta espedientea iraungita daudela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau- hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Horrenbestez, aplikatu beharreko epea ez da hiru hilabetekoa, bi urtekoa baino; epe hori ez da iragan erreferentziako prozeduran.

Espedientea iraungita egoteari buruz ondokoa esan behar da: irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Alabaina, epe hori aldatu egin da kasu honetan aplikatu behar den arau baten bidez, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen bidez. Izan ere, lege horren 42.2 artikuluan hauxe ezarri da: 2. Berariaz emandako ebazpena jakinarazteko epea kasuan kasuko prozedurari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, baldin eta lege mailako arauren batek edo Europako Elkartearen araudiak epe luzeagoa ezartzen ez badu. 3. Prozedurari buruzko arauan jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez bada, epea hiru hilabetekoa izanen da. Bai epe hori eta bai aurreko idatz-zatian aipatutako epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita."

2001eko urtarrilaren 29a da hasiera emateko erabakiaren eguna; egun hartan ireki zen zehapen espedientea, eta salaketaren jakinarazpenean agertzen da. Zehapen ebazpenaren jakinarazpena, berriz, 2001eko ekainaren 6koa da. Horrenbestez, ezin da esan legez ezarritako 6 hilabeteko epea iragan denik.

4. Zehapenaren oinarri diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa,

ERABAKI DU:

1. Ezestea Andrés Madorrán Antoñanzas jaunak, Madorrán Pérez, S.L. ordezkatuz, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko apirilaren 17ko 1165. zehapen ebazpenaren aurkakoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0206638